Prentsa Aretoa
2018/12/11
Etxanok ezgaitasunak dituzten langileen erretiroaren aurreratzea Toledoko Itunean noiz sartuko duen zehazteko exijitu dio Gobernuari
EAJko senatariaren iritziz, hau arautzen duen egungo Dekretuaren araberako zenbait exijentziak “babestu nahi omen dituen egoeren artean dauden pertsona asko abantailetatik kanpo uzten ditu”.
Maria Dolores Etxanok ezgaitasunak dituzten langileen erretiroaren aurreratzea arautzen duen Dekretua aldatzeko proposamena Toledoko Itunean sartzeko Estatuko Gobernuak zein epe aurreikusten duen zehazteko exijitu dio Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministroari. Senatariak Magdalena Valeriori gogoratu dionez, Senatuko Lan eta Gizarte Segurantza Batzordeak iazko maiatzaren 3an onartu zuen aho batez EAJren ekimenez honen inguruan aurkeztutako mozioa, zeinetan Gobernuari %45 edo gehiagoko ezgaitasuna duten langileen erretiroa aurreratzeko helburuarekin 1851/2009 Errege Dekretua aldatzea eskatzen baitzitzaion.
Aurreikusitako hobekuntzen artean, testuan zenbait aldaketa ahalbidetzea aztertzea eskatzen zen: erretiroa aurretiaz hartzeko prestazioaren eskaera egiterakoan frogatu behar izatea, eta ez kotizaziorako gutxieneko aldi osoan; 15 urteko kotizaziorako gutxieneko aldia bizitza itxaropenaren murriztearen arabera murriztea; eta bizitza itxaropenean eragina izango duten ebidentziak daudenean beste gaixotasun batzuk ere kontuan hartzea. “Egungo exijentziek Dekretuaren abantailetatik kanpo uzten ditu babestu nahi omen dituen egoeren artean dauden pertsona asko”, kritikatu du ordezkari jeltzaleak.
Ideia hau babesteko, Etxanok Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren erresoluzioari helegitea jarriz Auzitegi Gorenaren areto sozialaren doktrina bateratzen duen ekaineko sententzia eraman du Goi Ganberara; erresoluzioak, hain zuzen ere, ez du onartzen poliomelitis gaixoa duen langile ezgaitu baten aurretiazko erretiroa, 383/1984 Errege Dekretuak jasotzen duen %45eko ezgaitasuna frogatzen duenetik ez duelako 15 urte baino gehiagoko kotizazio aldia frogatzen, kontuan hartu gabe 2531/1970 dekretuaren arabera %33ko ezgaitasuna zuen bitartean egindako kotizazioak. “Sententziak erakusten du kalifikazio desberdinak egitea balorazioak egin diren momentuetan indarrean zegoen legediaren ondorioa baino ez dela”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19