Prentsa Aretoa

2018/12/27

EAJk aurrekontuen egonkortasunerako helburuari babesa eman dio baina berau modu bereizian finkatzea eskatu du beste behin

Maria Dolores Etxanok sektore, Autonomi Erkidego edota Erakunde Lokalen posizioa kontuan hartzen ez dituen helburu simetrikorik ez finkatzea eskatu du, bereziki, Foru Erkidegoen kasuan, euren autonomia fiskala kontuan hartzen ez duena.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Dolores Etxanok EAJren baiezkoa jakinarazi du 2019-2021 aldirako aurrekontuen egonkortasunerako helburuak finkatzeko Estatuko Gobernuak egin duen proposamenaren eztabaidan. Senatariaren esanetan, “errealagoa da eta errealitate ekonomikora hobeto egokitzen da, eta politikak hiritarren beharrizanetara gehiago eta hobeto egokitzea ahalbidetuko du”.

Halere, kritikatu egin du azpisektoreen artean egiten den banaketa “arbitrarioa eta irizpide ekonomikonik gabekoa” dela. “Ez litzateke helburu simetrikoak finkatzen jarraitu behar; sektore, Autonomi Erkidego edota Erakunde Lokalen posizioa kontuan hartu barik, bereziki, Foru Erkidegoen kasuan, beraiek arautzen dituzten zergen igoerekin finantzatutako gastuen inguruko erabakiak hartzeko autonomia fiskala dutela kontuan hartu barik”.

Euzko Abertzaleak Taldearen izenean, Etxanok defizitaren helburuak modu bereizian finkatzeko aukera kontuan izan dezala eskatu dio Ogasun Ministroari; baita epe laburrean gastuaren araua malgutasun handiagoz aplikatzea eta diseinatzea berraztertzeko, eta Kontzertuaren Batzorde Mistoan adostu beharko diren zergen inguruko negoziazioa eta adostasuna. “Aldebikotasun giro batean eta erakundeen arteko elkar errespetuz, jarrerak hurbiltzeko aukera izan dezakegu arautegia modu arrazionalagoan eta gure benetako errealitate sozial eta ekonomikora egokitutakoa lortu arte”.

Gastu arauaren inguruan, berau erregulatzen duen Lege Organikoaren aplikazioa epe laburrean malgutzeaz haratago joatea eskatu du, Europako Batasuneko gainontzeko herrialdeetan aplikatzen dena baino zorrotzagoa den legea, eta berriz idaztea eskatu du. Autonomia Erkidego eta Erakunde Lokaletako hainbat administraziok erabilgarri duten superabita erabiltzen uzten ez dien gastu arauaren interpretazioa aldatzea eskatzen du. Gure iritziz, administrazio publikoek defizit eta zorren helburuak behin betetzen dituztenean, sortzen duten superabit guztia herritarren beharrak betetzera, zerbitzu publikoak hobetzera eta kalitatezko lana eta aberastasuna sortuko duten ekintzetara”.

Neurri honi PPk jakina zen betoari dagokionez, ekonomia arloan jeltzaleen bozeramailea denak motibazioak “ideologikoagoak ekonomikoak baino gehiago” direla azpimarratu du, “epe laburreko ikuspegi batekin, helburu bakarra erabaki politikoak euren alderdiei albait arinen mesede egitera bideratuz, eta ez gizartearengan baino”.

Ezagutu Gure Senatariak