Prentsa Aretoa

2019/01/11

Bildarratzek Franco hobitik ateratzea atzeratzen duten arazo juridikoak zehazteko eskatu dio Estatuko Gobernuari

Senatuko EAJko bozeramaileak diktadorearen eta Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuzkien zaintza nori dagokion ere galdetu du.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek Franco hobitik ateratzea atzeratzen duten arazo juridikoak zehazteko eskatu dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Franco diktadorearen gorpuzkiak Eroritakoen Haranetik aterako direla iragarri arren, behin eta berriz atzeratzen ari da; horregatik, Senatuko EAJko bozeramaileak hobitik ateratzeko dauden arazo juridikoak zehazteko eskatu dio horretarako konpromisoa hartu zuen Estatuko Gobernuari.

Idatzizko zenbait galderaren bitartez, Jokin Bildarratzek Francisco Franco eta Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuzkien zaintza nori dagokion ere galdetu du, baita nork edo zein erakundek eman zuen zaintza hori. Orain arte, bai Franco familiak, hobitik ateratzea errekurritu ere egin duenak, bai Eroritakoen Haraneko Prioreak diktadorearen hilotza ateratzeko prozesua oztopatzen ari dira.

Ezagutu Gure Senatariak