Prentsa Aretoa

2019/01/15

Bildarratzek Estatuko Gobernuak nazioarteko esparruan Palestina eta Israelen arteko gatazkari irtenbidea bilatzea lehenetsi dezala bultzatu nahi du

Senatuko EAJko Bozeramaileak UNRWAri babesa eman dio gaur Madrilgo Etxe Arabiarrean egin den emaileen topaketan.

rss Ezagutzera eman
Bildarratzek Estatuko Gobernuak nazioarteko esparruan Palestina eta Israelen arteko gatazkari irtenbidea bilatzea lehenetsi dezala bultzatu nahi du

ARGAZKIA JAITSI

Jokin Bildarratzek Estatuko Gobernuak nazioarteko esparruan Palestina eta Israelen arteko gatazkari irtenbidea bilatzea lehentasunezko gai moduan har dezan premiatzeko eskatu dio Senatuko Kanpo Gaietarako Batzordeari. Batzordean eztabaidatu beharko den mozio baten bitartez, Goi Ganberako EAJko bozeramaileak aldarrikapen hori parte hartzen duen erakunde guztietan egin dezala ere eskatu dio Exekutiboari.

Beste behin, ekintza diplomatikoak indartu ditzala eskatu dio Gobernuari bake prozesua eta Israel eta Palestinarentzat estatu bana sortzeko (1967ko mugetan oinarrituz eta nazioarteko Zuzenbidearen errespetuarekin) behin betiko irtenbidea bilatzeko negoziazio politikoak berreskuratze aldera. Aldi berean, eskualdeko gatazka konpondu ez ezik berau areagotu eta alde bien arteko balizko negoziazioa oztopatu ditzaketen adierazpenak errefusa ditzala eskatu dio Exekutiboari; baita Jerusalenen misio diplomatikorik ezar ez ditzala, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1980ko abuztuaren 20an onartu zuen 478 ebazpena betez eta harekin koherentea izanik.

Senatuko Bozeramaile jeltzaleak Ekialde Hurbilean Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari babesa eman dio gaur goizean Madrilgo Etxe Arabiarrean, UNRWAko Mandatari Nagusiarekin egin den emaileen topaketan. Iazko martxoan, Bildarratzen ekimenez, Senatuak aho batez onartu zuen Estatuko Gobernuari agentzia honen finantzazioan lagun dezan eta babesa eman diezaion eskatzeko. UNRWA elkartasun espirituarekin sortu zen, Palestinako herrialdeari, eta batez ere nazioarteko laguntzen menpe Gaza, Cisjordania, Libano edota Sirian desplazatuta bizi diren bost milioi pertsonari, epe luzerako irtenbide baketsua eman bitartean.

Ezagutu Gure Senatariak