Prentsa Aretoa
2019/01/24
Cazalisen iritziz, gaurko Senatuko osoko bilkura saioa Goi Ganberaren aurkako “beste lur palakada bat da”
EAJko senatariak esan duenez, PPk Gobernuko Presidentearen agerraldia lortu nahian “behartu” duen osoko bilkura “Senatuaren duintasunaren aurka doa”.
Jose Maria Cazalisen iritziz, gaur arratsaldeko osoko bilkura saioa “beste lur palakada bat” da Goi Ganberaren aurka, honek “geratzen zaion sinesgarritasun apurra galtzeko” arriskua gehituz. Senatariak esan duenez, Bilkura Garaitik kanpo ezohiko osoko bilkura egitea behartzea Pedro Sanchezen agerraldia lortu nahian “lehia” baten atala da, hain zuzen ere “Senatuaren, senatarien, Espainian dagoen bi ganberen sisteman sinesteko lana hartu zutenen eta ordezkariak aukeratzeko bozkatzen joan direnen duintasunaren aurka doan lehia”.
Senatari jeltzaleak Euzko Abertzaleak Taldeko ordezkariak osoko bilkuran izango direla aurreratu du “Mahaiak deitu gaituelako eta behar hori dugulako”. Dena dela, ohartarazi du PPren ekimena “azken hileotan ematen ari den jokabidearen beste adibide bat” dela, hain zuzen ere, “Ganbera sasi-politika egiteko behartzen ari direla, eta ez gaude horretarako prest”. Cazalisek nabarmendu duenez, “hori politika egiteko modurik txarrena da; gainera, ematen du modu hori erabiltzea normaltzat hartzen ari garela, politika beste gauza bat izan beharko zukeenean”. Osoko bilkuraren nondik norakoa “zentzugabekeria” izango dela iragarri ostean, senatari jeltzaleak “PPko senatari asko erabat lotsatuta” egongo direlako susmoa azaldu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19