Prentsa Aretoa
2019/01/29
Bildarratzek hauteskundeetara joateko barik, irtenbideak bilatzeko lan egitera deitu du
Senatuko EAJren bozeramaileak Pedro Sanchezen tesia aztertzeko Ikerketa Batzorderako “minutu erdi ere ez” duela erabiliko aurreratu du “arazoak beste batzuk direnean”.
Jokin Bildarratzek “hauteskundeetara joateko barik, irtenbideak bilatzeko lan egitera” deitu ditu alderdi politikoak. Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak orain hasi den bilkura aldian EAJk izango duen jokabidea “egunero aurkitzen ditugun arazoei irtenbidea bilatzea” izango dela aurreratu du, eta gaitzetsi egin du, bitartean, “PP eta Ciudadanos, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, hauteskunde berrien leloarekin” ari direla.
Adibide bezala, Bildarratzek gaur INEk argitaratu dituen EPAren datuak aipatu ditu: bertan, 2018ko langabezi tasa Estatuan %14,45ekoa izan dela jakinarazi da, Euskadin txikiena izanik, %9,5eko kuotarekin. “Horiei guztiei ardura apur bat zor diegu. Hausnartu behar dugu eta adostasunak bilatu, horretarako aukeratu gaituzte; egunero hauteskundeak eskatzea arduragabekeria da”, kritikatu du. Jarraian, gaur egungo politikak konpondu gabe dituen beste gai batzuk ere zerrendatu ditu: lurralde arazoak, Brexit, Europako Batasuna edota immigrazioa. “Aurre egin beharreko hainbat arazo dago eta ez du balio mahai gainean hauteskunde berrien leloa baino ez jartzea. Hauek lau urterik behin egiten dira eta denon ardura da legegintzaldia jasangarria egiteko giroa sortzea. Ezin diegu herritarrei galdetu akordioak lortzen ez ditugun bakoitzean edota akordiorako borondaterik ez daukagunean”.
Kazetariek Pedro Sanchez Presidentearen tesia aztertzeko Ikerketa Batzorderako Lan Plangintza aurkeztuko duten galdetzerakoan, Bildarratzek horretarako “minutu erdi ere ez” duela erabiliko aurreratu du “arazoak beste batzuk direnean. Arazoak alde batera utzi eta beste noranzko batean aritzea iruzurra egitea eta denbora galtzea da”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19