Prentsa Aretoa

2019/02/05

Gernikako Estatutuari dagokionean legea ez dadila bete zergatik defendatzen duen azaltzeko exijitu dio Bildarratzek PPri

EAJko senatariak Oyarzabali Estatutua ez betetzeko horretarako arrazoiak “arabarrei azaltzeko” eskaera luzatu dio, Arabako Ahaldun Nagusi izateko hautagaia den heinean.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek Euskadiko Autonomia Estatutuaz hitz egiten denean legea bete ez dadila zergatik defendatzen duen azaltzeko exijitu dio Alderdi Popularrari. Euskadi eta Estatuko Gobernuek adostu duten transferentzien egutegiari buruz Talde Popularrak Kongresuan eta Senatuan aurkeztu dituen bi ekimen direla eta, Goi Ganberako EAJko bozeramaileak Gernikako Estatutua Konstituzioaren blokeko zatia den Lege Organikoa dela gogoratu nahi izan du, horregatik PPk “hau betetzearen kontra” joateko duen joeragatiko “ezustekoa” erakutsi du.

Bozeramaile jeltzalea kritikoa izan da gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran Iñaki Oyarzabalek defendatuko duen interpelazioaren aurkezpenean erabilitako hitz negatiboekin. “Legea betetzea dena bertan “trukerako txanpon” edo “amore emate” moduan kalifikatzen dira; Kongresuan Lurralde Politikako Ministroaren agerraldia eskatzeko egin duten antzera, han transferentzien egutegiari ‘Estatuaren suntsipena’ deitzen zaio”. Bildarratzek honakoa galdetu dio PPri: “Zein da zuen estrategia Gernikako Estatutua betetzeari dagokionez?”, eta Oyarzabali Estatutua ez betetzeko arrazoiak “arabarrei azaltzeko” eskaera luzatu dio, Arabako Ahaldun Nagusi izateko hautagaia den heinean.

Kataluniako gatazkan Parlament-ak, hiritarrek eta Gorte Nagusiek onartutako Estatut-a Auzitegi Konstituzionalera eramateko PPk erabili zuen argudio nagusienetako bat legearen defentsa izan zela gogoratu du Bildarratzek; aitzitik, Gernikako Estatutuari dagokionez, “PP intsumiso agertzen da legea betetzeko. 155. Artikulua aplikatu beharko genioke?”, esan du ironiaz. Azkenik, Autonomi Erkidegoek Estatuko Exekutiboak egin ditzakeen ez betetzeei aurre egiteko tresnarik ez izatea gaitzetsi du.

Ezagutu Gure Senatariak