Prentsa Aretoa
2019/02/05
Cazalisek Venezuelara giza laguntza helaraztea “lehentasunezko helburu” moduan hartzea eskatu dio Kanpo Gaietarako Ministroari
EAJko senatariaren iritziz, aspektu politikoa bezain garrantzitsua da populazio zibila elikatu eta zaintzea; are gehiago diktadoreak populazioa “bahitu edo negoziaziorako trukerako txanpon” bihurtu duenean.
Jose Maria Cazalisek Venezuelara giza laguntza helaraztea “lehentasunezko helburu” moduan hartzea eskatu dio Kanpo Gaietarako Ministroari. EAJko senatariak Nicolas Maduroren diktadura “anakroniko eta basatiaren” amaiera defendatu du, baina azpimarratu duenez, “aspektu politikoa bezain garrantzitsua eta urgentea da Venezuelako populazio zibila elikatu eta zaintzea; are gehiago, agian, orain iragarri diren giza laguntzako planen ondoren diktadoreak populazioa bahitu, negoziaziorako trukerako txanpon bihurtu duenean, edo bizitza aseguru antzeko zerbait”, iritzi dio.
Ordezkari jeltzaleak “esfortzu politiko eta diplomatiko guztia” eskatu dio Josep Borrelli Maduroren errejimenak giza krisietan espezializatutako nazioarteko GKE eta erakunde publikoei herrialdera sartzeko baimena eman diezaien. “Lidergoa hartu Europako herrialdeek Venezuelako Gobernuari giza arreta hori baimen dezan exijitzeko. Bestela, Venezuelako arazoari irtenbidea ematen diogunerako oso herrialde aberatsa baino ez da geratuko baina errepresioak, biolentziak, pobreziak, goseak eta gaixotasunak hondatuta”, aurreratu du. Cazalisen hitzetan, Maduronen errejimena kanpoko errealitatetik at bizi da, baina baita barruko errealitatetik at, izan ere “diktaduraren errejimenaren parte ez diren biztanleak baztertu, mespretxatu eta bertan behera uzten ditu”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19