Prentsa Aretoa
2019/02/06
Bildarratzek terrorismoa goratzeko ekimenen aurka argumentatzeko egiten den biktimen erabilera alderdikoiaz ohartarazi du
EAJko bozeramaileak UPNko senatariari gogoratu dionez, “Nafarroako Gobernua biktimekin dago eta beste gauza bat esatea gezurra esatea da eta biktimak interes politikorako erabiltzea”.
Jokin Bildarratzek terrorismoa goratzeko ekimen edo omenaldien aurka hartu beharreko neurrien eztabaidaren inguruan egiten den biktimen erabilera alderdikoiaz ohartarazi du. Senatuko EAJko bozeramaileak gogoratu duenez, biktimak eurak dira benetan sufritzen dutenak omenaldi hauekin eta gaur onartu den ekimena proposatu duen Talde Popularrari gogorarazi dio mahai gainean neurriak jartzerakoan “benetan laguntzeko balio duten begiratu behar dugula edo beste gauza baterako diren”.
Bildarratzek jakinarazi duenez, Zigor Kodeak badu tresna bat, 578 Artikulua, aztertzen diren ekimenak delitua diren ala ez neurtzeko giltza diren bi elementu dituela: “Gorapena eta umiliazioa daude; eta epaileek ez badute ez bata ez bestea ikusten, horrek ez du esan nahi figura berriak sortu behar direnik”, azaldu du.
EAJko bozeramaileak UPNko senatariak erabilitako argumentu bati erantzuna eman dio, honek PPren ekimenari babesa azaldu dionean Foru Gobernuak ‘Nafarroan ETAren biktimak baztertu’ egiten dituela esan duelako. Bildarratz argi utzi duenez, “Nafarroako Gobernua biktimekin dago eta beste gauza bat esatea gezurra esatea da eta biktimak interes politikorako erabiltzea”, aurpegiratu dio Francisco Javier Yanguasi. “Denok izan gara lekuko Nafarroako Gobernuak biktimekiko egin duenarekin”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19