Prentsa Aretoa

2019/02/19

Alderdi Popularrak Senatua herritarren ardurei erantzuteko barik bere komenientzien arabera erabili izana deitoratu du Bildarratzek

EAJko bozeramaileak ohartarazi duenez, “desberdin pentsatzen duten guztiei 155a ezartzeko nahia duten alderdi politikoak daudela dirudi”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ganberak desegiteko atarian, Jokin Bildarratzek Alderdi Popularrak Senatua bere komenientzien arabera erabili izana deitoratu du. Goi Ganberako EAJko bozeramaileak Talde Popularrak bere gehiengo osoa “hiritarren ardurei erantzuna emateko barik, bere interesen” alde egiteko erabili izana kritikatu du.  

Bildarratzek salatu duenez, Mariano Rajoy Gobernu buru zenean “Batzordeak deitzeko edota Ministro eta Presidentearen agerraldietarako arazoak egoten ziren; PPk ez du inolako konplexurik izan Ganbera hau bere mesedetarako erabiltzeko, Ganberari inolako mesederik egin gabe”. Honen harira, senatari jeltzaleak azpimarratu du legegintzaldia berriz ere Senatuko erreforma gauzatu gabe amaituko dela. “Ganbera desegitear dago eta erreforma hori ez da heldu eta badirudi inork ere ez duela espero”, baieztatu du, helburu horrekin sortu zen ponentzia martxa jartzeko bozketan abstentzioa eman zuen Talde bakarra Euzko Abertzaleak Taldea izan zela gogoratuz, izango zuen eraginkortasuna zalantzan jartzen zuelako.

Hiru urte luzean hiru hauteskunde deialdi izatea, Bildarratzen iritziz, azken legegintzaldi honen sintoma da. “Politika gabezia dago; politika desberdin pentsatzen dutenen arteko elkarrizketa da. Zerbaitek ez du funtzionatu”, esan du. Katalunian 155. Artikulua aplikatu izana justifikatzeko Konstituzioaren edo legearen urraketa non egon den desafiatu ostean, bozeramaileak ohartarazi du “desberdin pentsatzen duten guztiei 155a ezartzeko nahia duten alderdi politikoak daudela dirudi. Konstituzioak ez dio horrelakorik; Estatu hau, teorian, deszentralizatua da, alderdi batzuei gustatu ez arren”.

Ezagutu Gure Senatariak