Prentsa Aretoa
2019/02/20
Cazalisek salatu duenez, Alderdi Popularrak “euskal autogobernua erasotzen du” transferentziak geldiaraztea eskatzean
EAJko senatariak Iñaki Oyarzabal Arabako Ahaldun Nagusirako hautagai popularra berak lehen instantzian aurkeztu zuen ekimena eztabaidatzeko eta bozkatzeko bilkuran egon ez izana “apropos” moduan jo du.
Jose Maria Cazalisek salatu duenez Alderdi Popularrak “euskal autogobernua erasotzen du” eskuduntzak Euskadira transferitzea geldiarazteko ahalegina eginez eta zentzu horretan legez ezarrita dagoena urratuz. EAJ-PNVko senatariak kritikatu duenez, PPk UPNk, Foro Asturiasek eta Ciudadanosek bozkatu duten ekimenak “beste behin ere Euskadi eta bere erakundeak baliatzen ditu beren helburu elektoralista okerren mesedetan”, eta “betirako 155. artikulu berrikusgarria” ezartzen dio Euskal Autonomia Erkidegoari.
Cazalisek kritikatu du lege organiko bat “nahita eta jakinaren gainean” urratzen dela, pendiente dauden transferentziek `ustezko irakurketa abertzaleari´ erantzuten diotela esanez egin duten salaketa deitoratuz, Iñaki Oyarzabal senatari `popularrak´ iragan osoko bilkuran esan bezala. “Gernikako Estatutua bakarra da eta hasieratik edo amaieratik irakurrita, bete gabe daramatza 40 urte”, deitoratu du EAJ-PNVko ordezkariak. Cazalisek nabarmendu duenez, bete gabe jarraitzen duten 37 transferentzien artean espetxeen kudeaketa dagoela “`Zubia Txostena´ zeritzonean jasotzen zen eskuduntza, PPk 1993an terrorismoaren garai izugarrian Eusko Legebiltzarrean onetsi zuena”.
EAJ-PNVko senatariak azpimarratu du Iñaki Oyarzabal eztabaidan eta gaurko galderaren ondorioz egin den bozketan ez izate “aproposa”, PPko ordezkaria bera izan zelarik ekimena lehen instantzian aurkeztu zuena. “Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaia zaren aldetik, Arabako diru bilketaren eta tributuen kudeaketaren edo gizarte babeserako politikaren eta garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko politiken arduradun gorena izateko aurkezten zara, eta gai horiek guztiak jasotzen dira zuk urratu nahi duzun legean. Arabako hiritarrei azaldu beharko diezu hori dena”, esan dio gaur bilkurara agertu ez den senatari popularrari.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19