Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/04/03

EAJ-PNVk Hauteskunde Orokorrak irabaziko lituzke Euskadin eta sei eserleku lortuko lituzke

Talde jeltzalea izango litzateke bozkatuena Bizkaian (3 eserleku) eta Gipuzkoan (2), eta bigarrena Araban (1)

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Hauteskunde Orokorrak irabaziko lituzke Euskadin eta sei eserleku lortuko lituzke

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk irabaziko lituzke Euskadin apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorrak eta sei eserleku lortuko lituzke, gaur egun dituenak baino bat gehiago, alegia, Eusko Jaurlaritzaren Soziometroak gaur bertan ezagutzera eman dituen aurreikuspenen arabera: EAJ-PNVk irabaziko luke Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hurrenez hurren lortuko lituzke hiru eta bi eserleku, Bizkaiko botoen %31,4arekin eta Gipuzkoako botoen %26,5arekin. Arabari dagokionez, bigarren indarra izango litzateke eta diputatu bat lortuko luke boto guztien %20,1arekin. Talde jeltzalearen emaitza hauek bermatuko lukete, beste behin ere, Madrilen Euskal Taldea eratzea. Informazio hau jaso zen martxoaren 25etik 28ra bitartean 1.500 herritarri telefonoz eginiko elkarrizketetan: 400 Araban, 600 Bizkaian eta 500 Gipuzkoan.

Bizkaian, eserleku bat irabaziko luke EAJ-PNVk (bitik hirura) eta ondoren egongo litzateke PSE-EE, bi eserlekurekin (gaur egun baino bat gehiago) eta boto guztien %20,2arekin. Hirugarren egongo litzateke Unidas Podemos, boto guztien % 17,5arekin eta ordezkari batekin, 2016an hiru lortu ondoren. EH Bilduk, %11,7ko portzentajearekin eta PPk %9,4ko portzentajearekin, ordezkari bana lortuko lukete. Ciudadanos eta Vox eserlekurik gabe geratuko lirateke, talde laranjak lortuko lukeen %4,2ko portzentajearekin eta Santiago Abascalen taldeak lortuko lukeen %2,8arekin.

Gipuzkoan, EAJ-PNVren ondoren egongo litzateke EH Bildu, boto guztien % 20,5arekin eta bi eserlekurekin, bigarren tokian ere PSE-EE egongo litzateke %20,1eko portzentajearekin eta diputatu batekin. Unidas Podemos,%19,1eko portzentajearekin, bitik batera jaitsiko litzateke. PPK, 2016an bezala, ez luke ordezkaritzarik lortuko boto guztien %6,7a lortuz. Ciudadanos eta Vox 3,7 eta 1,5eko portzentajeekin geratuko lirateke, hurrenez hurren.

Araban, EAJ-PNV bigarren indarra izango litzateke boto guztien %20,1arekin eta diputatu batekin. Lehen tokia hartuko lukete sozialistek, boto guztien %22,1arekin eta ordezkari batekin. Unidas Podemos taldea hirugarren lekura eroriko litzateke, boto guztien %19,6arekin eta diputatu batekin. PPk diputatu bat lortuko luke %15,3ko portzentajearekin eta EH Bildu ordezkaritzarik gabe geratuko litzateke, berriz ere, babes guztien %11,3ko portzentajearekin. Ciudadanos-ek %5,3a lortuko luke eta Vox-ek %3,3a.

Next Euskadi
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU