Prentsa Aretoa

2019/04/12

Ortuzarrek euskal herritarrei ohartarazi die batzuk PSOEren alde eskatzen ari diren boto baliagarri faltsuaren kontra: “Ciudadanosekin gehiengoa lortzen badu, Sánchezek Riverarekin hitzartuko du”

EBBko presidenteak Zumarragan galdetu du zein Sánchez ote den hauteskundeetan aurkezten dena: Euskaltzaindia bisitatu zuena edo 155. artikuluaren aplikazioa pozarren abalatu zuena.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak fede onez bada ere, apirilaren 28an `derechonakoek´ irabaz ez dezaten, EAJ-PNV baino baliagarriagorik dagoela pentsatzen  duten euskal herritarrei hitz egin die sozialisten aldeko botoa eman dezaketenak gogoan. Zumarragan Jeltzaleek egin duten ekitaldi politikoan hitz egin dute Kongresurako  Gipuzkoako zerrendaburu Joseba Agirretxeak ,Senaturako zerrendaburu Maribel Vaquerok eta Josu Idigoras Zumarragako alkategaiak. Jeltzaleen buruak bertaratu direnei ohartarazi die PSOEK   Ciudadanosekin bat egiteko izan dezakeen asmoaren kontra  eta esan du PSOE-Ciudadanosen batuketak gehiengo absolutua ematen badu, “Pedro Sánchezek Riverarekin hitzartuko du berriz ere, 2016an egin zuen bezala” eta Euskadi ahaztuko du EAJren aldeko botoak erabakigarriak ez badira. Horregatik, amaitu du Ortuzarrek, “ PSOE Ciudadanosen zentralismoarekin hitzartzeko tentaldian erori ez dadin, ezinbestekoa da EAJ bozkatzea. EAJren alde bozkatzea da PSOEk Ekonomia Ituna, euskararen ofizialtasuna, gure hezkuntza curriculum propioa arbuiatzen dituztenei  eta Ertzaintza susmopean jartzen dutenei erraztasunak ematea. Beraz, kontuz ibili boto baliagarriaren kontu horrekin”.

Ortuzarrek “logiko” ikusten du  errezeloa izatea, eskuindarreko hiruren balizko Gobernu baten aurrean, baina uste du azken inkesten argitan, mehatxu hori ezerezean geratu dela. Gaur egungo mehatxua, ohartarazi du Ortuzarrek, PSOEk eta CIudadanosek gehiengo absolutua lortzea da. Aukera horren aurrean, euskal hiritargo osoa gonbidatu du hausnarketa egitera. “Gure buruari galdetu behar diogu azken bi urteotan ikusi ditugun PSOE bietako zein den oraingo honetan aurkeztuko dena. Zentsura mozioa baino lehen PSOE bat  eta Pedro Sánchez bat egon zirelako , 155. artikuluaren aplikazioa abalatu zutenak eta PPrekin eta Ciudadanosekin bat egin zutenak Kataluniako `procés´-aren kontra eginez.  Ez dugu ahaztu Sánchezek Albert Riverarekin 2016an izenpetu zuen akordioa Gobernua eratzera begira. Kontuz horiekin, kontuz  arin batean `nazioen naziotik´ batasun hautsi ezinera igarotzen direnekin; elkarrizketa eta bitartekaritza proposatzen dutenekin eta handik lasterrera  erabakitzeko eskubidearen aurrean `ez da ezetz´ esaten dutenekin”. Ortuzarrek ez dauka inolako zalantzarik “Ciudadanosekin zenbakiak ondo irteten bazaizkie, sozialistek haiekin hitzartuko baitute. Ábalosi ahotik eskapatu egin zitzaion bezala. Horregatik da horren garrantzitsua PSOE-Ciudadanos batuketak eta hiru eskuindarrekoen batuketak  gehiengorik ez ematea. Horregatik da hain garrantzitsua ,hemen, Euskadin, EAJ bozkatzea” .

Ortuzarrek aldarrikatu du Kongresuko eta Senatuko ordezkari gipuzkoarrek azken legealdi honetan egin duten lanaren balioa, eta zentzu horretan aipatu ditu  Joseba Agirretxea, Iñigo Barandiaran, Jokin Bildarratz, María Eugenia Iparragirre eta Bitoriano Gallastegi. “Ahalegin handiak egin dituzte gure Herriaren eta Herrialde honen alde. Horra  hor zenbakiak. Argi eta garbi erakusten dute egindako lana. Legealdi honetan Odón Elorzak 51 alditan hitz egin du Kongresuan eta Nagua Albak, Podemosekoak 65etan. Badakizue Josebak eta Iñigok  zenbatetan hitz egin duten? 340 eta 391 alditan, hurrenez hurren. Horra hor euren eta gure arteko aldea”.

Hain zuzen ere, Joseba Agirretxea Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak azpimarratu du EAJ-PNVk aurre egingo diela “birzentralizatzeko asmoarekin datozenei; eskuindarrekoen eta mozorrotuta edo beren borondatez baldintzatuta dauden ezkerrekoei ”. Agirretxeak gaineratu duenez “politika likidoaren garaian gaude” eta alderdi politiko gehienak inkesten gora-beheren arabera funtzionatzen dute, eta ez irizpide irmo eta propioen arabera “ EAJ-PNVren kasuan bezala, ibilbide irmo bat egin duen alderdia, emaitzak eskain ditzakeena, uste sendoak dituena”. Agirretxeak amaitu du EAJ-PNV hor egongo dela “hitz egiteko prest daudenentzat, autogobernua defendatzeko eta garatzeko prest daudenentzat; Euskadirentzako etorkizun hobearen alde lan egin nahi izango dutenak” .

Senaturako Gipuzkoako hautagai Maribel Vaquerok nabarmendu duenez “inork ez ditu EAJ-PNVk baino hobeto Euskadiren beharrak defendatuko” eta gaineratu du apirilaren 28an jokoan dagoena dela “gure eskubide eta instituzioen defentsa” eta euskal hiritarren esku dagoela  erabakitzea “ondoen nork defendatuko gaituen”. Vaquerok nabarmendu duenez  EAJ-PNV da “bermerik onena, hemen eta han, estatuaren atzerakada demokratikoaren aurrean”. EAJ-PNVri emaniko botoa da “boto segurua, boto baliagarria; balore demokratikoen aldeko elkarrizketaren alde egiten duena, seriotasuna, konpromisoa eta konfiantza eskaintzen dituena”, amaitu du.

Ezagutu Gure Senatariak