Prentsa Aretoa

2019/04/18

EAJ-PNVk euskal emakume eta gizonak deitu ditu bozkatzera Euskadik bere askatasun osoa lortzeko bidean aurrera egiten jarrai dezan

Mireia Zaratek eta Aitor Estebanek aurkeztu dituzte adierazpena eta talde jeltzaleak igandean, Bilbon,Aberri Egunaren kariaz egingo duen jaia

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Mireia Zaratek, Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak, eta Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak, gaur goizean aurkeztu dituzte Bilbon Aberri Eguneko adierazpena eta EAJ-PNVk igandean, apirilak 21, Bilbon, Aberriaren Eguna ospatzeko egingo duen jaialdia. Aberri Egun “berezia” izango da hauteskunde kanpainaren erdian egingo delako, apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorren ondoren etorriko direlako maiatzaren 26ko Udal, Foru, Nafarroako eta Europako Hauteskundeak. Euzko Alderdi jeltzaleak alderdikideak eta alderdizaleak deitu ditu “bozkatzera, Euskadiren lidergoa bikoizteko eta, pausuz pausu aurrera egiten jarraitzeko herri honek askatasun osoa lortzeko egin behar duen bidean”.

Zaratek baieztatu duenez “Aberri Egun honetan nabarmendu nahi dugun helburu nagusia da behar besteko indar demokratikoa sortu nahi dugula gure herriaren proiektua gure udalerrietan, gure herrialdeetan, Espainiako estatuan eta Europa osoan bultzatzen jarraitzeko”. EBBko idazkari andreak gogora ekarri duenez Ikurrina “duela 125 urte Arana-Goiri anaien eskutik lehen aldiz igo zenez geroztik” euskal emakume eta gizonok Aberri Egunean aldarrikatu dugu “Espainia eta Frantzia estatuen artean Herri bat dagoela eta bere nazio askatasun osoa lortzeko borondate irmoa duela. Herritarrek hautestontzietan demokratikoki eta gehiengo nagusi batez adierazitako borondatearen bidez irabaziko duen askatasuna. Izatea eta erabakitzea. Hori da gure eginkizuna”.

Aitor Estebanek baieztatu du Aberri Egun honek “garrantzi berezia” duela “une honetako inguruabar bereziengatik”, hau da, “birzentralizatzeko egin diren iragarpen lotsagabeekin, gure autogobernua arriskutan jar lezaketenak”. Horregatik, euskal hiritargo osoari eskatu dio errealitate honetaz “jabetzea”. Estebanek esan du politika “aurka egite gisa eta inposaketa gisa ulertzen dutenen aurrean, hau da, elkarrizketarik gabe eta banderaz jantzita”, EAJ-PNVk uste du “bestelako herria garela, ehunka inguruabar historikoren gainetik bizirik irautea lortu duen nazioa”, baina aldi berean gaineratu duenez “erabat errespetatzen ditugu hurkoaren nortasun sentimenduak”. Zentzu berean eskatu du euskal herriarentzat “errespetu hori berori erakustea”. Amaitzeko, Estebanek “burujabetza partekatua nagusi den eta gero eta konplexutasun handiagoekin aurkezten zaigun mundu honetan” aldarrikatu du “topaguneak” bilatu beharra eta baieztatu du legezkotasun printzipioa printzipio demokratikoarekin alderatu behar dela eta bien arteko bidezko oreka bilatu behar dela “hurkoari uko egitea ez delako konponbideak bilatzeko bidea”.

XEHETASUN TEKNIKOAK

Ekitaldi Politikoa. Bilboko Plaza Barria. 11:30ean

- Hitz egingo dute ondorengo hurrenkeran: Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak Bizkaitik; Iñigo Urkulluk, Lehendakariak; eta Andoni Ortuzarrek, EAJ-PNVren EBBko presidenteak
- 18x 10 metroko eszenatokia = 180 metro koadro, 80 lagun hartuko ditu: Euzkadi Buru Batzarra, Eusko Jaurlaritza, Herrialde Buru Batzarrak, hiriburuetako alkateak, diputatu nagusiak, Uri Buru Batzarretako presidenteak, Kongresu eta Senaturako hautagaiak eta EAJ-PNVren diputatua Europako Parlamentuan, besteak beste.
- 20 x 15 metroko karpa = 300 metro koadroko zabalera
- 1.000 aulki mitinerako
- Argi eta soinurako 90.000 watio
- Telebista seinalea produzituko da eta satelite bidez emitituko da.

Bazkaria. Areatza . 14:30ean

- 90 x 15 metroko karpa = 1.350 metro koadroko zabalera. Uri Erakunde guztietako 900 lagunek bazkalduko dute. 20 mahai jarriko dira, bakoitzean 45 pertsona eseriko dira.
- Txosna
- Komuna bertaratuentzat
- Antolakuntzan 50 boluntariok lan egingo dute

Ezagutu Gure Senatariak