Prentsa Aretoa
2019/04/24
Mikel Legardak esan du euskal talde sendo batek bakarrik berma dezakeela Madrilen euskal autogobernuaren defentsa
Kongresurako hautagai arabarraren ustez autogobernu gehiagok ongizate handiagoa suposatzen du eta eredu hau arriskuan dago “ikuspegi eta jarrera birzentralizatzaile” baten ondorioz
Argazkiak...
Gaur goizean Eusko Legebiltzarraren aurrealdean egindako ekitaldian Kongresurako EAJ-PNVk aurkeztutako hautagai-zerrenda arabarraren buruak, Mikel Legardak, euskal autogobernua defendatu du. Esan duenez, kudeaketa erakundetuak ahalbideratu du herrialde moderno, ireki eta lehiakorra izatea eta gizarte kohesioa eta zerbitzu publiko aurreratuak izatea. Erakunde publikoen arteko elkarlanak eta arlo publiko eta pribatuaren arteko hitzarmenek egin dute posible hori guztia. “Gure ustez, autogobernu gehiago izateak ongizate handiagoa suposatzen du”, esan du Legardak.
Diputatu arabarrak adierazi du euskal autogobernua arriskuan dagoela. “Inork ez dezala pentsa erraza izan denik. Oztopo ugari gainditu behar izan ditugu gure autogobernuak aurrera egin dezan. Murrizketak, birzentralizazioa, Gernikako Estatutuaren ez betetzeak, arrabolak, krisialdi ekonomikoak eta inpartziala eta independentea ez den arbitroa, Auzitegi Konstituzionala” esan du Legardak. “Euskadin eragina izango duen ikuspegi eta jarrera birzentralizatzaile baten aurrean gaude berriro” esan du. Legardak baieztatu du EAJ-PNVk irmo jarraituko duela alderdi zentralisten ikuspegi eta jarrera horren aurrean. “Bere garaian ez genuen onartu gure herri nortasuna disolbatu nahi zuen “guztiontzako kafea”. Orain ere ez dugu onartuko” esan du.
Legardak azpimarratu du Euskadin ondo uztartu direla, batetik, bikaintasunez kudeatu diren zerbitzu publiko aurreratuak eta, bestetik, jasangarritasuna, planifikazio eta kudeaketa publikorako oinarrizko irizpide moduan”. “Norbaitek eredua aldatu nahi izatekotan, ez gara gu” baieztatu du.
Kongresurako hautagai arabarrak Madrilen talde sendoa behar dela esan du “autogobernu oso baten eskutik etorkizuna guk erabakitzeko aukera izan dezagun”. “Asko dugu jokoan datozen lau urteetan. Gure egonkortasuna eta autogobernua arriskuan daude. Eskubide historikoak eta ekonomi ituna arriskuan daude. Han, Madrilen, eskuin zentralista eta autoritarioaz gain, PSOE EAJ-PNV mugitzen denean baino ez da mugitzen eta, gainera, Ciudadanos limurtu nahian dabil” esan du.
Senaturako hautagaiak, Almudena Otaolak, esan duenez, “EAJ-PNV izan da euskal autogobernuaren defendatzailerik onena eta hala izango da aurrerantzean ere. Izan ere, gure barne konstituzioa, Gernikako Estatutua, defendatzen dugu garapen ekonomiko, sozial eta politikoa lortzeko tresna moduan eta autogobernu handiagoa lortzeko lanean dihardugu”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19