Prentsa Aretoa

2019/06/26

Erakundeetan diskurtso matxista duten alderdiak gehitzen ari direla ohartarazi du Bildarratzek, berdintasuna mehatxatuz

EAJ-PNVko senatariak Europako Kontseiluan argudio hauek eta genero edo sexu bortizkeria onartzen ez dutenak salatzea exijitu du, Vox Estatu espainiarreko adibidetzat jarriz.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek Europako herrialdeetako Parlamentu eta Gobernuetan “erradikal, muturreko, ultra, xenofobo, homofobo eta matxistak” diren diskurtsoak erabiltzen dituzten alderdi gero eta gehiago dagoela ohartarazi du. Europako Kontseiluaren Batzarrean emakumeen aurkako bortizkeriaren inguruko eztabaidan, EAJ-PNVko senatariak “gure erakundeetan gertatzen denari arreta” jartzera deitu du, “non gizartearen ispilu garen”. Zentzu honetan, Vox jarri du “Estatu espainiarrean gertatzen ari den eredu” moduan.

Bozeramaile jeltzaleak adierazpen matxistak eta genero edo sexu bortizkeria onartzen ez dutenak salatzea exijitu du. Horrez gain, eskatu du “ideia argi bat izatea: arlo guztietan berdintzailea den gizarte batek baino ez duela bermatuko emakumeen kontrako bortizkeria matxistaren amaiera”, eta Istanbuleko Hitzarmenak ematen dituen irizpide eta ekintza zehatzak erabiltzeko alderdi politiko guztien adostasuna aldarrikatu du.

Bildarratzek ‘Iruñako manada’ delako ibilbide judizial polemikoaren berri eman du Europako Kontseiluan eta, adierazi duenez, ‘Istanbuleko Hitzarmenak geure burua begiratzeko eta gizon eta emakumeen eskubideen arteko berdintasunaren osasuna aztertzeko ispilua izan behar du. Gure herrialdeetako datuak aztertuko bagenitu, lotsatu ahalko ginateke”.

Ezagutu Gure Senatariak