Prentsa Aretoa

2019/09/10

Ahedok migrazio fenomenoari aurre egiteko Autonomia Erkidegoekin eta Erakunde Lokalekin koordinatutako neurri zehatzak eskatu dizkio Estatuko Gobernuari

EAJ-PNVko senatariak Eusko Jaurlaritzaren Share proposamena aldarrikatu du Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministroaren aurrean.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedok migrazio fenomenoa sortzen ari den ondorioei aurre egiteko Aurtonomia Erkidegoekin eta Erakunde Lokalekin koordinatutako neurri zehatzak eskatu dizkio Estatuko Gobernuari. Gaurkokontrol saioan egin duen galderan, EAJ-PNVko senatariak gaiaren inguruan Europa mailako politika koordinatu baten beharra helarazi dio Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministroari, baina horrelakorik ez dagoen bitartean “Estatuek zerbait egin behar dute” azpimarratu du. “Urte bete izan duzue egoera aztertzeko eta Autonomia Erkidegoekin eta Erakunde Lokalekin koordinatuta egonbehar diren neurri zehatzak pentsatzeko”.

Honenbestez, Ahedok Eusko Jaurlaritzaren Share proposamena aldarrikatu du, “Euskadik egin duen azterketa eta hausnarketa garai baten ostean sortutakoa”, eta Magdalena Valeriori galdetu dio kontuan hartu ahal izateko modukoa ikusten duen; hain zuzen ere, aipatutako proposamenean bertan jasotzen denaren harira, kontinenteko erregioetako Gobernuek Estatuetako Gobernuei eta Europako erakundeei konpromiso hau onar dezaten eskatzeko aurredisposizioa helaraziz. Valeriok Eusko Jaurlaritzak eta Euskadik arlo honetan egin duten lana goraipatu du eta aitzindaria den ekimen honen inguruan ondo ulertuko direla ziur azaldu du.

Ezagutu Gure Senatariak