Prentsa Aretoa

2019/09/11

EAJ-PNVk gerra zibileko biktimen alde diharduten elkarte eta erakundeen lana txertatzea lortu du hauen aitortzarako onartu den mozioan

Imanol Landak Euskadin egindako lana goraipatu du, Gogora institutua sortuz adibidez, eta penaz hartu du Alderdi Sozialistaren gehiengoak ez onartu izana Eroritakoen Haranari zentzu berria emateko ekimena.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldearen ekimenez gaur goizean Goi Ganberan onartu den mozio batean gerra zibil eta frankismoko biktimen aitortzaren alde eta memoria historikoaren alde diharduten elkarte eta erakundeen lana kontuan hartzea lortu da. Talde Sozialistak aurkeztutako ekimenak aipatutako biktimak omentzea du helburu, eta Imanol Landa senatariak arlo honetan diharduten elkarte eta gainontzeko erakundeekin koordinazioan eta elkarlanean aritzeko dagoen beharra gehitzea lortu du.

“Begibistakoa da aipatutako elkarteek politika hauek bultzatzeko izan duten eta duten paper protagonista eta beharrezkoa; berdin gertatzen da hainbat Autonomia Erkidegok, Udalek eta Aldundik egin duten lana, askotan Estatuko Administrazio Orokorra arlo honetan izan duen gelditasuna ordezkatuz”, azpimarratu du Landak. Senatariak Euskadik egin duen lana goraipatu du erakunde egiturak sortuz, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideetarako Institutua bezala, edota helburu horiek lortzeko plan espezifikoak sustatuz, horretarako kontsentsu politiko zabala izan duten ekimenekin eta politika hauek sustatzeko oinarrizko lana egiten duten elkarteekin elkarlanean. 

Horrez gain, Landak penaz hartu du Alderdi Sozialistaren gehiengoak ez onartu izana Eroritakoen Haranari zentzu berria emateko EAJ-PNVk aurkeztu duen emendakina. “Monumentuaren irakurketa berri osoa egitea beharrezkoa da, ingurua gerra zibileko biktimen memoriarako tokia izan dadin konnotazio politiko edo ideologikorik gabe; giza eskubideen eremuan zentratutako esparrua, bere historiari dagozkion azalpen dokumentatutik abiatuta”, aipatu du Eroritakoen Haranaren etorkizunerako Adituen Batzordeak 2011n egin zuen txostenak jasotzen duena bere eginez, hain zuzen ere, “PSOEk uda honetan aurkeztu berri dituen 370 neurrietako bat, 234garrena hain zuzen ere”, azpimarratu du.

Ezagutu Gure Senatariak