Prentsa Aretoa
2019/11/21
EAJ-PNVko 16 emakume eta gizonek akreditazioak aurkeztu dituzte Gorteetako euskal ordezkaritza nagusia osatzera begira, Kongresuan eta Senatuan Taldea osatuko duen bakarra
Madrilgo ordezkaritza jeltzaleak legealdi berriari ekingo dio helburu hirukoitza gogoan: hautesleekin hitzemandako konpromisoa betetzea, Euskal Agenda; erakundeen egonkortasuna sustatzea, bete beharreko erronkei eta aldarazpenei ekiteko; eta ultraeskuinekoei aurre egitea
Iragan azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorren ondorioz hautetsi izendatu diren EAJ-PNVko 15 emakume eta gizonak Jokin Bildarratz senatari eta Goi Ganberako Euskal Taldearen bozeramailearekin batera joan dira gaur Gorteetara beren kredentzialak aurkeztera eta, beste behin ere, Madrilen euskal talde politikorik nagusiena izango dena osatzera (Kongresuan eta Senatuan Talde propioa izango duen bakarra). Xede argi batekin joan dira: oraingo honetan ere talde jeltzaleari konfiantza eman dioten ia 400.000 euskal emakume eta gizonekin hitzemandako konpromisoa betetzea.
Aitor Esteban Kongresuko EAJ-PNVren euskal taldearen bozeramaileak hedabideei eskainitako adierazpenetan baieztatu du ordezkari jeltzaleek Ganbera bietan jorratuko diren gai guztietan parte hartuko dutela, orain hastera doan legealdian “premia osoz erabakiak hartu beharra” planteatzen duten erronkei aurre egin behar zaiela nabarmenduz. Erronka horien artean aipatu du pentsio sistema publikoari jarraipena ematea, Langileen Estatutuaren aldarazpena edo industria klimaren akordioetara moldatzeko egin beharreko lege neurriak eta Estatuaren gaur egungo lurralde krisia konpontzeko egin behar direnak. “Estatuak ulertu behar du, benetan irtenbide egonkorra bilatu nahi badu, ezinbestekoa dela jabetzea Espainiar estatuaren errealitatea zein den, lurralde batzuetako sentimendu nazionalak zein diren, errealitatea aitortzea abiapuntutzat hartuta, eta akordio batetara iristen saiatzea. Atzerapenik onartzen ez duen erronka da, eta errealitatean oinarrituta eta lasaitasunez heltzen badiogu, onuragarria izan daiteke guztiontzat”, baieztatu du.
Ardatz nagusi hauei lotuta, Estebanek era berean esan du EAJ-PNV Madrilen izango dela “ultraeskuina Ganberan horren indartsu sartu izanak balore, askatasun eta eskubide demokratikoentzat dakarren arriskuari aurre egiteko”. Bozeramaile jeltzaleak gainerako talde politikoei eskatu die gai honen inguruan gauzak “argi baino argiago” izatea eta “marratik pasatzeko tarte txikiena ere ez uztea”. Zentzu berean, Estebanek baieztatu du EAJ-PNV bere aldetik ahaleginduko dela Vox-en inguruan osasun-hesi demokratikoa eratzen laguntzeko.
Jokin Bildarratzek bere aldetik baieztatu du Senatuan Euskal Taldea osatuko duten 10 emakume eta gizonak Madrilera gogotsu datozela “Euskal Agendaren alde lan egiteko” eta itxaropentsu ere badaudela hasi berria “akordioen legealdia” izan dadin. Goi Ganberako bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du iragan azaroaren 10eko hauteskundeek “panorama askotariko eta anitza” utzi dutela “baita lurralde esparruan ere”, horren adibidea da “Senatuko hirugarren eta laugarren taldeak, eserleku kopuruan, Kataluniakoa eta Euskadikoa direla”. Horrela eta lurralde bietan “errealitate sozial ezberdinak” daudela azpimarratu ondoren, Bildarratzek “egonkortasuna” aldarrikatu du “elkarrizketan, negoziaketan eta akordioan oinarrituta”, horiek direlako Estatuko dinamiketara ere eraman daitezkeen “gako nagusiak”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19