Prentsa Aretoa

2019/11/26

Bildarratzek transferentziak garatzeko PSOErekin lortutako konpromisoetan “sakontzea” aldarrikatu du Sanchez izendatzeko EAJ-PNVren aldeko botoa bilatzen bada

EAJ-PNVko senataria Vox-i lerro demokratikoa jartzearen alde agertu da eta atzo egin zituzten adierazpenak “genero politikan direnaren adibide” direla esan du, “baina berdin izan daiteke migrazioan, eskubide historikoen arloan, Autonomia Erkidegoei dagokienez...”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzek oraindik betetzeke dauden transferentziak garatzeko aurreko legegintzaldian PSOErekin lortutako akordioetan eta konpromisoetan “sakontzeko” beharra aldarrikatu du, Pedro Sanchez presidente izendatzeko EAJ-PNVren aldeko botoa bilatzen bada. Onda Vasca irratian eman duen elkarrizketan, Senatuko bozeramaile jeltzaleak alderdiak erakundeei egonkortasuna emateko duen jarrera positiboa berretsi du, “euskal erakundeen mesederako ere badela ulertzen dugulako”; halere, ohartarazi duenez, “gutxitan eman dugu aldeko botoa, horregatik autogobernuaren garapenean sakontzeko irtenbideren bat edo bistaratze bat behar dugu  legegintzaldiari begira”.

Atzo ERCk adierazi zuen posizioari dagokionez, senatariak deitoratu egin du nola heldu garen “puntu batera zeinetan, demokrazia betean, beldurra ematen digun alderdiek elkarrizketa mahai bat osatzeak edo bi gobernu elkarrekin esertzeak, normalena denean. Benetako drama hori zalantzan jartzea da”. Senatari jeltzaleak ez du uste hauteskundeak errepikatuko direnik, izan ere “gobernua ez egotearen alternatiba hirugarren hauteskundeak direlako eta ez dira egongo; lehenago Estatuak, oso estatu denak, mugimendu asko egingo lituzke modu batean edo bestean gobernua egon dadin. Hori bai, ez dakit zein puntutaraino egoera gaur egun dena baino hobea izango litzatekeen”.

Vox alderdiari lerro demokratikoa jartzearen aldekoa den ala ez galdetu diotenean, Bildarratzek baiezko biribilarekin erantzun du. “Atzo, Emakumeenganako Biolentziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Ortega Smithek egin zituen adierazpen gogorrek beraien benetako izaera erakusten dute; genero politikan direnaren adibidea da, baina berdin izan daiteke migrazioan, eskubide historikoen arloan, Autonomia Erkidegoei dagokienez...”. Honen harira, Alderdi Popularrari hauei buruz duten jokabidea argitzeko eskatu dio. “Voxekin akordioak ditu Madrilen, Murtzian, Andaluzian… Bere izaera argitu beharko du, baina hankak dardarka jartzen zaizkio Voxek duen iritziarekin bat ez egiteko beldurrez, honek izan ahalko zituen ondorioengatik” elkarrekin gobernatzen duten tokietan.

Ezagutu Gure Senatariak