Prentsa Aretoa
2020/02/26
Landak neurri "eraginkor eta bermatzaileak" eskatu ditu bozka eskabidez egin behar izateko dagoen derrigortasuna kentzeko
EAJ-PNVren konpromiso argia agertu du atzerrian bizi diren espainiarrek bozka eskabidez egin behar izateko duten derrigortasuna kentzeko dagoen zalantza gabeko beharra gauzatzeko.
Landak neurri "eraginkor eta bermatzaileak" eskatu ditu atzerrian bizi diren espainiarrek bozka eskabidez egin behar izateko duten derrigortasuna kentzeko dagoen zalantza gabeko beharra gauzatzeko. “Gure borondatea eta konpromiso argia da; inork ez du zalantzan jartzen berau ezabatzetik egungo modeloa gainditzeko dagoen beharra”, azaldu du Imanol Landak. Prozedura hau 2011n jarri zen martxan beste herrialde batzuetatik bozka ematerakoan gerta zitezkeen balizko manipulazio eta iruzur egoerei aurre egiteko, baina honek konplexutasunak eragin ditu bozka ematerakoan eta parte hartzea nabarmen jaitsi da. Dena dela, neurri hau kentzeak “hausnarketa eta analisi sakona eskatzen du”, senatari jeltzalearen aburuz, izan ere “problematika konplexua lantzen da eta, emaitza eraginkorrekin aurre egin nahi bazaio, hasierako boto eskaera kentzetik baino haratago joan behar da, eta egun duen eraginkortasun eza gainditzeko neurri eraginkor eta bermatzaileekin gauzatu behar da”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19