Prentsa Aretoa
2020/03/02
Jokin Bildarratzek PPk eta Podemosek Euskadin erakutsi duten autonomia murrizketa deitoratu du
Senatuko EAJ-PNVren bozeramailea baikor azaldu da transferentziak osatzeko lortutako akordioarekin baina “arazoak eta presioak” izango direla ohartarazi du eta horregatik “PSOE urduri ez jartzea eta legea bete dezala” defendatu du.
Jokin Bildarratzek Alderdi Popular eta Podemosen Euskadiko delegazioek autonomia galdu izana deitoratu du, apirilaren 5eko hauteskundeetako zerrenda buruetako izendapenen arabera. “Beraien liderrak eta beraien autonomia galdu dute, Madrilenganako mendekotasun handiagoa izanik: PP euskaldunak euskalduntasun gutxiago du eta Podemos Euskadi Euskadi gutxiago da”. Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, aldaketa hauek hauteskundeetan “isla” izango dutela iritzi dio baina, aurreikusi duenez, emaitzak “nahiko egonkor mantenduko dira”.
Senatuko EAJ-PNVren bozeramailea baikor azaldu da Pedro Sanchezen Gobernuarekin Gernikako Estatutuan bete gabe dauden transferentziak osatzeko lortutako akordioarekin. “Gure hirugarren saiakera da Sanchezekin, baina egia da oraingoan egoera desberdina ematen dela: lotuago daude eta konfiantzazko jarrera dago. Arazoak eta presioak izango dira; eskumak atera dira Espainia deuseztatzen dela esanez: ¡Dirudienez, legea betetzea Espainia deuseztatzea da! PSOE urduri ez jartzea lortu behar dugu eta legea bete dezala”, adierazi du. Honen harira, Madrilen dagoen tentsio politikoa jaistea eskatu du. "PPk ez du bere iparra aurkitzen. Rajoy joan zenetik bi belaunaldi saltatu dituzte, ez dute esperientziarik eta nabaritzen da. Ez dakite Ciudadanos edo Voxekin joan behar duten; hauek eragina dute eurengan eta horrek Estatuko politika tentsionatu egiten du”.
Ezker Abertzalearen jokabideari buruz galdetuta, Bildarratzek azpimarratu duenez, “ematen du errazagoa dela beraientzat erabakiak hartzea han hemen baino”, eta horretarako adibide moduan jarri du Madrilen gastu muga edota Nafarroan aurrekontuak babestu izana, Euskadin “kontuak negoziatzeko eseri ere nahi izan ez dutenean. Non daude euskaldunen interesak?”. Gaineratu duenez, “ezker abertzalea existitzen denetik euren alderdiaren interesak Herriaren interesen aurretik jarri dituzte. Beraien 40 urteko estrategia ikustea besterik ez dago, orain dela gutxira arte euskal gizartearen guztiz aurkakoa zen estrategia politiko eta militarrekin”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19