Prentsa Aretoa
2020/03/11
EAJ-PNVk RTVEko profesionalen artean euskaraz jarduteko dagoen defizita konpontzeko eta gizon eta emakumeen arteko soldata tartea gainditzeko eskatu du
Jokin Bildarratzek erakundeko Administratzaile Bakarrari esan dionez, “edozein kate publikoren helburu nagusietako bat albistegietan lider izatea izan behar da”.
EAJ-PNV Talde Parlamentarioak RTVEko Euskadiko delegazioko profesionalen artean euskaraz jarduteko gai diren langileen defizita konpontzeko eskatu dio erakunde publikoko Administratzaile Bakarrari; baita gizon eta emakumeen arteko soldata tartea gaindi dezala ere. Erakundearen kontrolerako batzorde mistoaren aurrean agertu da gaur Rosa María Mateo eta Jokin Bildarratzek jakinarazi dio euskaldunek eskertuko egingo luketela lurraldeko deskonexioetan euskara gehiago erabiliko balitz eta, baita ere, bertako lanpostu bat eskuratzeko kazetariek euskara ezagutzeko beharra izango balute.
Administratzaile Bakarrak berdintasun gaietan hartutako neurriak positiboki baloratu ondoren, Bildarratzek gizon eta emakumeen artean erakunde publikoan egon litekeen soldata tartea gaindi dezala ere eskatu dio.
Batez ere ikusentzule kopuruan zentratu den eztabaida garratzean, Mateok irrati eta telebista publiko bati dagozkion baloreak sustatzeko duen ikuspuntuarekin bat egin du Bildarratzek, edukiari garrantzia emanez eta albistegiak egiazkoak eta independenteak izan behar direla sinetsis, baina aldi berean azpimarratu du “hori edukiekin eta irudien ikerketekin egiten da, baina baita ikusentzule kopuruarekin ere”. Honekin batera, Administratzaile Bakarrari esan dionez, “edozein kate publikoren helburu nagusietako bat albistegietan lider izatea izan behar da”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19