Prentsa Aretoa
2020/04/21
Bildarratzek COVID-19aren gestioan Sanchezi babesa emateko EAJ-PNVk duen disposizioa berretsi du baina Estatu deszentralizatuan sakontzeko eskatu dio
Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailearen arabera, “hobea eta eraginkorragoa da neurri batzuk modu singularrean hartzea” Autonomia Erkidegoen arabera: “Bakoitzaren egoera desberdina da eta erantzun desberdinak behar ditzake”
Jokin Bildarratzek COVID-19aren pandemiaren gestioan EAJ-PNVk Gobernuko Presidenteari babesa emateko duen disposizioa jakinarazi du berriz ere. Senatuko bozeramaile jeltzaleak ohartarazi duenez, babes honek ez du esan nahi kritikarik ez dela egingo, eta gogoratu duenez, “ez dut bat egiten atzo ezustean jakinarazi zigun prozedurarekin, ordura arte egon zen adostasuna eta komunikazioa apurtuz” pandemiaren ostean Estatua berreraikitzeko lau lantalde zirenak batzorde parlamentario bihurtu zuenean. “PSOEk badaki EAJ-PNV alderdi serio eta zorrotza dela eta leialtasunez jokatuko dugula”.
Konfinamenduaren “deseskalatzea” egiteko neurriez eztabaidatzen hasi denean, Bildarratzek horietako batzuk modu bateratuan egiteko beharra defendatu du, baina aldarrikatu duenez, “hobea eta eraginkorragoa da neurri batzuk modu singularrean hartzea” Autonomia Erkidegoen arabera. “Bakoitzaren egoera desberdina da: eskuduntza arloan, dituen osasun baliabideen arabera, ekonomia sarea, arlo sozio-demografikoa… Gure iritziz, oso garrantzitsua da Erkidego bakoitzak erantzun desberdinak behar ditzakeela jabetzea”.
Baita ere, konfiantza azaldu du prozesu hau ez dela aprobetxatuko eskuduntzak zentralizatzeko, baina “Estatu deszentralizatuan sakontzea” aldarrikatu du. EAJ-PNVko beste ordezkari batzuek azaldutakoaren antzera, Bildarratzek Alemaniaren gestio eredugarria aipatu du, “Länderrei entzunaz eta haien beharrizanen araberako erantzunak dibertsifikatuz”. Bestalde, pozik azaldu da Gobernuko Presidenteak Urkullu Lehendakariaren aholkuak entzun eta 12 urtetik beherako haurrak modu kontrolatuan kalera ateratzeko neurria hartu duelako, baina Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak azaldu duenez, “beste neurri batzuk ere hartu izana nahiko genukeen, adibidez merkataritza denda eta negozio txikiak apurka-apurka eta modu kontrolatuan zabaltzea”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19