Prentsa Aretoa

2020/04/21

EAJ-PNVk zorraren marjina handitu behar izango dela jakinarazi dio Estatuko Gobernuari Covid-19aren ondorioei aurre egiteko

Jokin Bildarratzek Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Jasangarritasunaren Lege Organikoaren malgutzea noiz eta nola adostu behar duen eskatu dio Ogasun Ministroari Administrazio Publikoek euren funtsak helburu horrekin erabili ahal izateko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuko EAJ-PNV Taldeko bozeramaileak zorraren marjina eta defizita handitu behar izango dela jakinarazi dio Ogasun Ministroari Administrazio Publikoek euren funtsak Covid-19aren ondorioei aurre egiteko erabili ahal izateko. Jokin Bildarratzek Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Jasangarritasunaren Lege Organikoaren malgutzea noiz eta nola adostu behar duen eskatu dio Maria Jesus Monterori. “Eszenario berri batean gaude, eta Estatu mailako erakunde guztiek aurrekontuak aldatu eta berritu behar izango dituzte beharrizan berriei aurre egiteko; berehalakoak diren beharrizanak”.

Bildarratzek gogoratu duenez, Europako Batasunak egonkortasun eta hazkunde itunaren aplikazioa bertan behera utzi du eta irizpide hori jarraitzea eskatu du printzipio hori bertan behera utziz. “Derrigorrezkoa da hau Estatuko arautegian sartzea, malgutasun hau ez dadin bideratu Estatuentzako marjina handitzeko Autonomia Erkidegoen eta Udalen kaltean”, ohartarazi du.

Monterok Euskadiren egoera berezia onartu dio bozeramaile jeltzaleari, eta aurreratu duenez, Itun Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren “alde biko markoan ezarri behar izango da” krisiaren tamaina zein den behin ekonomia jarduerak normaltasunean martxan jartzen direnean, eta Gobernuak erabateko kolaborazioa eskainiko duela aurreratu du.

Kontrol saioak berreskuratu diren osoko bilkuran, Euzko Abertzaleak Taldearen bigarren galdera batean Bildarratzek elkartasuna, koordinazioa eta elkarlana eskatu dio Kanpo Gaietarako Ministroari Europako Batasunean Covid-19aren krisiaren gestioari aurre egiteko. Horrez gain, subsidiarietate printzipioaren aldeko apustua egin dezala ere eskatu du, hurbilagoko erakundeak izan daitezen herritarren oinarrizko arazoez arduratzen direnak.

Ezagutu Gure Senatariak