Prentsa Aretoa
2020/05/05
ABEEEen kudeaketa egokitzeko beharraz ohartarazi dio Nerea Ahedok Lan Ministro andreari
EAJ-PNVko senatariak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko langileen kopurua handitu ez izana deitoratu du, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteen izapidetzea arintzeko:"Oso zaila da bi hilabete eta erdian diru-sarrerarik gabe bizitzea"
Nerea Ahedok Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteen kudeaketa egokitzeko beharraz ohartarazi dio Lan ministroari. Gobernuari kontrola egiteko gaurko saioan, EAJ-PNVko senatariak enpresek beraien langile kopuruari eusteko erakutsi duten borondatea baloratu du, aurkeztutako ABEEE kopuru handia ikusita, baina agerian utzi du egoera ekonomiko latzak langileak kaleratzera edo horietako enpresa asko ixtera eraman dezakeela. Ildo beretik gogora ekarri duenez, enpresak lanean berriz hasten direnetik aurrera enpleguak sei hilabeteko epean mantentzeko konpromisoa aurreikusten duen Errege Dekretu Legeak “borondateaz baino ez du hitz egiten, eta ez derrigorraz” .
Egoera horiei aurre egiten saiatzeko, ordezkari jeltzaleak Yolanda Díaz Ministroari jakinarazi dio aukera dagoela ezinbesteko ezbehar batetik ezbehar arrunt baterako trantsizio arina eta malgua ezartzeko, bai eta zubi-neurriak ezartzeko ere, hobariak emateko, langileak mailaka gehitzeko edo jarduera partziala eta enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientearen egoera bateragarri egiteko.
Bestalde, Ahedok gogoratu duenez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa ez da gai izan onartutako ABEEEen %15 inguru izapidetzeko, eta, beraz, milaka langilek ez dute laguntzarik jasoko ekainaren hasierara arte. "Oso zaila da bi hilabete eta erdian diru-sarrerarik gabe bizitzea", deitoratu du, eta galdetu du ea zergatik ez den SEPEren langile kopurua behar beste handitu gai hori arintzeko, edo ea ezin ote den ordainketen ordainketa malgutu, espediente bat ebatzi ahala kobratu ahal izateko. "Salbuespenezko egoerei, salbuespenezko neurriekin erantzun behar zaie. Eta alarma-egoeran ia dena egin daitekeela dirudi", esan du ironiaz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19