Prentsa Aretoa
2020/05/13
Bildarratzek Gobernu zentralari ohartarazi dionez "oinarrizko eskubideak ezin dituzu denbora mugagaberako murriztu"
Senatuko Euskal Taldearen bozeramaileak Lehen Presidenteorde andrearen aurrean aldarrikatu ditu "kogobernantza; subsidiariotasun printzipioa, eragile gisa, eta herritarren beharrak ezagutzea".
Jokin Bildarratzek Carmen Calvo Gobernuko Lehen Presidenteordeari COVID-19ak eragin duen pandemiaren kudeaketaren inguruan ohartarazi dionez "oinarrizko eskubideak ezin dituzu denbora mugagaberako murriztu salbuespen-eskubidea baliatuz egoera bati aurre egiteko, egoera hori behin eta berriz gertatzen bada", eta Gobernuak alarma-egoera luzatzeko planteatzen dituen baldintzen inguruan galdetu dio. EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaileak balioetsi du ministro andreak elkarrizketan eta kogobernantzan sakontzeko erakutsi duen asmoa. "Kogobernantza, subsidiariotasun-printzipioa, eta hiritarren beharrak ezagutzea, eragile gisa eta administrazio eta herritarren arteko lotura gisa" gobernu autonomikoen eskaera argia izan dira gogoratu du Bildarratzek. Senatariaren aburuz, epe luzera egiturazko erreformak egin beharko dira zenbait arlotan, hala nola, hiri-garapenean, eredu soziosanitarioetan eta ekoizpen-ereduan. "Azken hori 2008ko krisiaren ondoren planteatu genuen eta planteamendu berbera egiten dugu orain".
Senatuan Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikoko ministro andrearen agerraldian, Bildarratzek Espainiako Gobernuari eskatu dio memoria historikoaren arloan neurri zehatzak jaso beharko dituen plan bat egin dezala. "Bada garaia orokortasunak alde batera uzteko eta gai zehatzak konpontzen hasteko", erreklamatu du. Senatariak eskatu du erakundeek beren gain har dezatela hilotzak hobitik ateratzeko erantzukizuna, gorpuzki gehienak berreskuratuz, eta Erorien Haranean lurperatuta dauden pertsonen kasuak aipatu ditu, Lapeña anaiena edo Antonio Arrizabalaga gipuzkoarrarena kasu, haien familiek hobitik ateratzeko eskubidea aitortzea bilatzen baitute, "Ondare Nazionalaren, hau da, zure esku dagoen zerbait da", gogorarazi dio. Era berean, bozeramaile jeltzaleak Espainiako Gobernuak martxan jarri beharko lituzkeen beste neurri batzuen berri eman du, hala nola, 1945era arte gerran hildako pertsona guztien datu basea edo DNA bankua osatzea, eta Autonomia Erkidegoei lan horri heltzeko deia luzatzea erreklamatu du.
Era berean, berrikitan zendu den Antonio Gonzalez Pachecori, “Billy el niño”, bere garaian eman zizkioten dominak kentzea proposatu du Bildarratzek, eta hori ahalbideratuko duela ziurtatu du Presidenteordeak. Senatariak Memoria Historikoaren Legearen 15. artikulua ekarri du gogora, Gobernuari exijitzeko bertan jasotzen den gomendioa bete dezala, hau da, torturak egin izana egotzi zitzaion polizia ohiari bere pentsioa % 50 igotzea ahalbidetzen zion oroitzapenezko aipamena kentzea.
Halaber, legegintza-egutegiari eta justizia unibertsalaren, telelanaren edo trantsizio ekologikoaren arloan egin litezkeen erreformei buruzko interesa agertu ostean, Bildarratzek gogor kritikatu du Gobernu zentralak Lege Dekretuen bidez gobernatzeko asmoa erakutsi duela, eta Goi Ganberari eman nahi dioten zereginaz galdetu dio ministroari. "Senatuan 60 lege-dekretu eta 14 lege-proiektu baino ez dira izapidetu. Edozein gobernutako ministroei asko kostatzen zaie hemen agertzea; zuk behin bakarrik egin duzu Berdintasun Batzordean; eta hemen bakar bat ere ez 22 hilabetetan", gogoratu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19