Prentsa Aretoa
2020/05/14
Ahedok EAJ-PNV aurrez-aurre izango duela ohartarazi dio Pablo Iglesiasi babes sozialeko eskuduntzak errespetatzen ez baditu
EAJ-PNVko senatariak Gobernuko Bigarren Presidenteordeari eskatu dio prestazioak eta zerbitzuak egunean jar ditzala Mendekotasun Legean jasotakoaren arabera , bai eta Autonomia Erkidegoekin finantzaketaren inguruan adostu ziren akordioak bete daitezela.
Nerea Ahedok Pablo Iglesias Gobernuko Bigarren Presidenteordeari jakinarazi dio EAJ-PNV prest dagoela ezarri nahi dituen babes sozialeko neurrietan laguntzeko, baina ildo beretik ohartarazi dio zorrotz jokatuko duela Autonomia Erkidegoen eskumenak errespetatzeko derrigorrari dagokionez . "Argi dugu lankidetza funtsezkoa dela, baina esperientziak daude, eta alarma-egoera horren adibide da, zentralizazioa agerian baitago, eta ohartarazi behar dizut kasu horretan aurrez- aurre izango gaituzula".
Goiko Ganberan, Eskubide sozialen Batzordearen bileran, arloko ministroaren agerraldian, EAJ-PNVko senatariak eskatu dio egunean jartzeko Mendekotasun Legearen arabera herritarrek jaso ditzaketen prestazioak eta zerbitzuak, bai eta Autonomia Erkidegoekin adostutako finantzaketa-akordioak betetzeko ere. Presidenteordeak aurreratu du hori betetzea dela bere asmoa. "50-50eko finantzaketa adostu zen, eta Gobernu zentralak 20koa baino ez du ordaintzen; horri gehitu behar zaio % 20 hori une honetan ematen ari diren zerbitzu eta prestazioei dagokiela, eta ez direla legean jasotako guztiak. Euskadin, aldiz, legea erabat garatuta dago. Era berean, onartezina da pertsona batzuek legearen arabera pentsioak jasotzeko dagokien eskubidea baliatzerik ez izatea".
EAJ-PNVko ordezkariak agerian utzi du bere alderdiak babesa ematen diola gutxieneko diru-sarrerari, baina deitoratu egin du Errege Dekretu baten bidez arautu izana, lege baten bidez arautu beharrean. "Premiazko egoeran gaude eta premiazko neurriak hartu behar dira, baina presaka eta korrika egin dela dirudi, eta pobreziari eta ezintasunari buruzko datuak ez datoz martxotik", gogorarazi du. "Euskadin DSBE sistema garatu genuen duela 30 urte inguru; gizarte-kohesiorako tresna da eta akordioaren emaitza izan zen. Gure esperientziak esaten digu adostasun politiko eta sozialek ekarri dutela sistemaren beraren arrakasta eta denboran iraun ahal izatea". Pablo Iglesiasek Euskadiko Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren balioa aitortu duela aprobetxatuta eskatu dio “Elkarrekin Podemosi deitzea hain gaizki egiten ez dugula esateko" esan du ironiaz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19