Prentsa Aretoa
2020/05/14
Euskadiko ekoizpen-sarearen ezaugarriak aintzat har ditzala eskatu dio EAJ-PNVk Gobernu zentralari
Luke Uribe-Etxebarria senatariak digitalizazioa eta adimen artifiziala etorkizuneko hazkundea eta ongizatea bultzatzeko elementu kritikoak direla aldarrikatu du Hirugarren Presidenteordearen agerraldian.
Luke Uribe-Etxebarriak Nadia Calviño Espainiako Gobernuko Hirugarren Presidenteordeari eskatu dio "Gobernuaren ekonomia eta enpresa arloak modu eraginkorrean koordinatzeko, bere ekintza koherentea eta mesedegarria izan dadin enpresentzat eta, bereziki, euskal ekoizpen sarearen ezaugarriei begira". Horren harira, ohartarazi du, askotan gertatu den bezala, "Saihestu egin behar direla gure autogobernuari, enpresei eta, oro har, euskal ekonomiari kalte egin diezaieketen politika eta neurri arautzaile zentralizatzaile eta uniformizatzaileak". "Batzuek, arrazoi politiko hutsengatik, esan dute Espainiak ondo joan behar duela Euskadi ondo joan dadin, eta nik, berriz, oso argi daukat 'Euskadi ondo badoa, Espainia hobeto joango dela", gaineratu du.
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Batzordean Calviñok bere sailaren ildo nagusiak aurkeztu ditu, eta, bertan, senatari jeltzalea kezkatuta agertu da "Europako enpresen alde laguntza publikoak emateko orduan EBk dituen irizpideak besterik gabe malgutu direlako". "Badira estatu batzuk", adierazi du Uribe-Etxebarriak, "Beste batzuk baino finantza-gihar indartsuagoa eta osasuntsuagoa dutenak, eta, krisi honetatik, beren enpresak askoz sendoago atera daitezke, adibidez, euskal enpresak baino, industriaren arloan ere Europako beste enpresa askorekin lehiatzen baitira".
Hori dela eta, senatariak berretsi egin du "Euskadiren defizit- eta zorpetze-arloko zerga-marjinak malgutzeko eskaera, zorpetze eta aurrekontuen alorrean COVID-19aren ondorioei aurre egiteko eta, horrela, euskal ekoizpen- eta enpresa-sareari laguntzeko". "Euskadin, leku guztietan bezala, gauzak egiten ari gara. Eta ez dirudi azaldu edo justifika daitekeenik Euskadik, duela urte batzuetatik hona egonkortasun fiskalaren irizpideak bete ondoren, gure enpresei laguntzeko finantza-baliabide gehiago izatea galaraztea ".
Uribe-Etxebarriak era berean deitoratu duenez, krisiaren ondorioz, "Enpresa asko desagertu egingo dira eta,kasu batzuetan, nabarmen hondatuta geratuko dira", eta Calviño presidenteordearekin bat egin du, "Produktibitate handiena, prestakuntza ona eta teknologia aurreratuena dutenak baino ez dira onik irtengo" esanez. Zentzu horretan, senatari jeltzaleak Presidenteordeari azpimarratu dio Euskadiko erakundeek beren herrialde-estrategiak garatzen jarraituko dutela Inteligentzia Artifizialari lotutako digitalizazioari dagokionez, "Bereziki ETEentzat", "Teknologia kritikoa delako enpresen eraldaketarako eta aurrerabiderako, eta horrek zuzenean eragingo dielako ongizateari, lehiakortasunari, oparotasunari eta gizarteen berdintasunari". " Bere hazkunde-eredua errobotizatzeko, automatizatzeko eta digitalki eraldatzeko muskulurik ez duena Europan eta munduan atzeratuta geratuko da ezinbestean", azpimarratu du senatariak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19