Prentsa Aretoa
2020/05/18
Mertxe Garmendiak herri administrazioen arteko lankidetza erreklamatu du klima aldaketaren problematikari heltzera begira
EAJ-PNVko senatariak Trantsizio Ekologikoko Ministro andreari adierazi dio egungoa une egokia dela lehiakortasunerako estrategia integral, koordinatu eta adostua abian jartzeko.
Mertxe Garmendiak Trantsizio Ekologikoko Ministro andreari erreklamatu dio klima aldaketaren problematikari heldu behar zaiola “beste eragileen eta herri administrazioen parte hartze eta kolaborazioaren ikuspuntutik eta, gure kasuan, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan”. Teresa Riberak bere Ministerioari dagokion Batzordean egindako agerraldian, EAJ-PNVko senatariak esan dio bat datorrela berarekin natura- eta energia-baliabideen iraunkortasuna politika publikoetan lehentasuna dela esanez egin dituen adierazpenekin eta, zentzu berean gaineratu duenez "Guk behin eta berriz esan dugu etengabeko koordinazioa eman behar dela bere ministerioaren eta Industria, Berrikuntza eta Garraio ministerioen artean, zeharkako politikak koherenteak eta enpresen aldekoak izan daitezen", berretsi du. Hala, gaur egungoa une egokia dela iradoki du, lehiakortasunerako estrategia integral koordinatu eta adostua landu eta abian jartzeko. "Gauza bera gertatzen da mugikortasunarekin, garraio publiko eta pribatua garraio jasangarrira aldatzearekin, gai horiek berebiziko garrantzia baitute ingurumen-kalitatea hobetzeko".
Garmendiak Espainiako Gobernuko laugarren lehendakariordeari galdera sorta bat egin dio, eta, besteak beste, Autonomia Erkidegoekin ekintzak adosten ari ote den galdetu dio, adibidez, Energia eta Klima Plan Integrala edo Klima Aldaketara Egokitzeko Planaren zirriborroa eguneratzeko aukerari dagokionez. Era berean, senatari jeltzaleak jakin nahi izan du ea Gobernu zentralak Klima Larrialdietarako Adierazpenaren inguruan hartutako konpromisoei eusten dien, Klima Aldaketari buruzko Legearen aurreproiektuan mugikortasunaren moduko alderdi eztabaidagarriak nola jaso dituen, edo aurrera egin duen jarduera-ardatzetan, hala nola bioekonomiaren sustapenean, ekonomia zirkularrean, gasa trantsizio-erregai gisa erabiltzean, energia berriztagarrien sustapenean edo mugikortasunean, besteak beste.
Koronabirusak eragin duen osasun-krisiaren garrantziaren gainetik, klimaren krisia ez dela desagertu nabarmendu du Garmendiak, eta alerta goiztiarreko sistemak indartzeko beharra azpimarratu du, muturreko fenomenoenak zein gaixotasunenak, "Elementu zientifikoetan oinarrituta egon behar baitute, eta klima-arriskuarekiko esposizioaren adierazlea kalteberatasun-adierazle espezifikoekin osatu behar baita". Koronabirusaren bilakaerari aurrea hartzera begira,Vitoria Gasteizen hondakin urak aztertzeko egiten ari dena moduko jarduerak gogoratu ondoren, Garmendiak Laugarren Presidenteordeari galdetu dio halako beste ekimenik aurreikusten ote den.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19