Prentsa Aretoa
2020/05/19
Maribel Vaquerok bidaiarien garraio publikoa bultzatzeko plan bat eskatu dio Gobernu zentralari, gizarte-kohesiorako ezinbesteko sektorea baita
EAJ-PNVko senatariak jakitera eman duenez, Euskadiko bidaiarien garraio-operadoreen eskaria % 80 eta% 90 bitartean jaitsi da, eta 10 milioi euro inguruko galerak izan ditu.
Maribel Vaquerok Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroari eskatu dio bidaiarien garraio publikoa sustatzeko plan bat egin dezala, pandemiaren ondorioz mugikortasuna mugatu izanak eragin dizkion ondorioei aurre egiteko. Sektore horrek pertsonentzat eta ekonomia, gizarte-kohesio eta iraunkortasunera begira duen funtsezko zeregina aipatu dio senatari jeltzaleak Jose Luis Abalosi eta, hori dela eta, berariazko funtsak eman behar zaizkiola eta enplegua mantentzeko alarma-egoeratik harago dauden ABEEEak zabaldu behar direla adierazi dio.
Senatariak agerian utzi duenez, "Sektoreak aurre egin beharko dio herritarrek garraio kolektiboan bidaiatzeko orduan duten mesfidantzari, eta kalitatezko zerbitzua eskaini behar zaio, haienganako estigma saihesteko", argudiatu du, eta gogorarazi du osasun-agintariek gomendatzen dutela garraio publikoa ez erabiltzea eta ibilgailu pribatua erabiltzea, eta, beraz, sektore hori izango dela garraio publikora itzultzeko denbora gehien beharko duen sektoreetako bat.
Osasun-krisiari aurre egiteko orduan mugikortasuna mugatzeko beharra onartuta ere, Vaquerok adierazi du jasaten ari garen ezohiko egoerak % 80 eta% 90 arteko beherakada ekarri duela Euskadiko bidaiarien garraio publikoko operadoreen eskarian, eta 10 milioi euro inguruko galerak izan dituela; kalte horiek erakunde publikoei ere eragiten diete, hala nola Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei edo zerbitzu horiek beren gain hartzen dituzten udalei eta, hainbat kasutan, zerbitzu horiek defizitarioak dira. "Gogorarazi behar da, gainera, bidaiarien garraio kolektiboaren sektorea funtsezkoa izan beharko dela Europaren susperraldian, Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzea lortu nahi badugu", azpimarratu du EAJ-PNVko senatariak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19