Prentsa Aretoa

2020/05/21

Justizia Leheneratzailea bultza dezala erreklamatu dio Imanol Landak Justizia Ministroari

EAJ-PNVko senatariak eskatu du Estatuak jaso eta gara dezala Euskadi bezalako Autonomia Erkidegoetan eman zen bultzada.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Imanol Landak Justizia leheneratzailearen garapena eta ezarpena bultzatzeko eskatu dio Justizia ministroari. EAJ-PNVko senatariak delitu baten ondorioz sortutako arazoak biktimak, delituak eta komunitateak elkarrekin gatazkak konpontzera bideratzen duen metodo honen alde konpromisoa har dezala eskatu dio Juan Carlos Campo ministroari, "Justizia administrazioaren formula osagarri gisa bidea indarrez irekitzen” duen metodoa.

Legeriari bultzada emateaz gain, EAJ-PNVko senatariak auzi zibiletan eta merkataritzakoetan bitartekaritzaz haratago joatea eskatu du, gaur egun 5/2012 Legeak mugatzen duen bezala. "Hainbat autonomia-erkidegok ibilbide luzea dute gai honetan, eta jurisdikzio-perimetro hori gainditu dutenak; Euskadin, esaterako, Estatu osoko helduen zigor-arloko jurisdikzioan garatzen diren epaiketa barruko leheneratze-prozesuen erdiak baino gehiago egiten dira".

Bere garapenerako “abiapuntua da Biktimaren Estatutuaren Lege Organikoan informazio jasotzeko oinarrizko eskubidearen betepena, organo judizialetako langileen prestakuntzarekin jarraituz eta,  zigor esparruan, Prozedura Kriminalaren Legea aldaraztearekin amaituz, justiziaren organoetarako baldintza lotesleak  ezartzeko, bai eta Justizia-organoentzako baldintzapen lotesleak eta herritarrek epaiketa barruko prozesu leheneratzaile batera iristeko baldintzak ezartzeko ere”.

Beste alde batetik, ordezkari jeltzaleak lehenetsi beharrekoa jo du Espainiako ordenamendu juridikoa egokitzea emakumeenganako indarkeriari aurrea hartzeari eta borrokatzeari buruzko Estanbuleko Hitzarmenaren  erabakietara  egokitzea, bai eta prebentzioan eta formakuntza moduko esparruetan jasotzen dituen derrigorrak abian jartzea. Oroimen Historikoaren arloan, "oztopo gaindiezinari heltzea" eskatu du, 1977ko Amnistia Legearen aplikazio murriztailea baita, gerra zibileko eta frankismo garaiko krimenen inguruko egia argitzeko; eta “arrazoi ideologikoengatik epai frankistak baliogabetzea” ahalbidetzea eskatu du.

COVID-19aren krisiak Justiziari ere eragiten dio; izan ere, hainbat arlotan izan ditzakeen ondorioek sor dezaketen auzien gorakadari "dagoeneko kolapsatuta dagoen zerbitzu baten egiturazko gabeziak gehitu behar zaizkio. Senatariak eskatu du "elkarrizketa areagotu dadila entzute aktiboaren bidez justiziaren egunaren berri duten eragile eta operadore juridiko guztiekin” alarma-egoeraren geldialdiaren ondoren 16/2020 Lege Dekretuak jasotzen dituen suspertze neurriek izan dezakeen hobetze marjinak Kongresuan tramitatzen ari den Lege Proiektuaren bitartez lantzeko.

Ezagutu Gure Senatariak