Prentsa Aretoa
2020/05/26
EAJ-PNVren aburuz Senatuak ez luke kontrolik eragin behar eskuduntzarik ez duen erakundeetan
Goi Ganberako Mahaian, Madrilgo Erkidegoari dokumentazioa eskatzearen aurka bozkatu du, Senatua beste administrazio publiko batzuen organo fiskalizatzaile bihur ez dadin.
EAJ-PNVk aditzera eman du Senatuak ez lukeela kontrolik eragin behar eskuduntzarik ez duen erakundeetan, kontrol hori egitera begira agiriak eskatuaz. Halaber, Ganberaren gobernu-organoaren Mahaiak Madrilgo Komunitateari hainbat txosten eskatzearen kontra agertu da Imanol Landa Bigarren Idazkariak.
Talde Sozialistaren eskaera onartzeak Senatuak Gobernu autonomikoen, Aldundien, Udalen edo beste administrazio publiko batzuen lan exekutiboa ikuskatzeko atea irekiko lukeela uste du alderdi jeltzaleak, baina lan hori ez da bere eskumenekoa. Hala, gogorarazi du maiatzean bertan aho batez atzera bota zutela UPNko senatari batek egindako eskaera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiei euskararekin zerikusia duten kolektiboei zuzendutako diru-laguntzen inguruko dokumentazioa eskatzen ziena.
Bestalde, Landak, bere jarrerarekin, Goi Ganberaren gobernu-organoaren ohiko irizpideari eutsi dio, hots, senatari izaerari datxezkion lanetarako erabiliko dela behar bezala justifikatzen ez duen informazio-eskaera bat izapidetzeari uko egiteari. Praktika hori finkatuta dago Mahaiaren funtzionamenduan XII. legegintzalditik, eta horren helburua da, dokumentaziorako eskubidea neurririk gabe baliatuz, Senatua Gobernu zentraletik kanpoko administrazio publikoen kudeaketa fiskalizatzeko organo bihurtzea saihestea.
Gaur ezetsitako eskaeraren kasuan, justifikazio orokor bat aurkeztu du, Mahaian aurkeztutako edozein dokumentazio-eskaerari ia aplika dakiokeena. Horrela, PSOEk Madrilgo Erkidegoari koronabirusaren pandemiaren kudeaketan erakunde horrek duen zereginari buruzko txostenak eskatzeko ekimena ez da aurrera atera, Senatuko Mahaian PPko hiru kideek ere atzera bota dutelako.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19