Prentsa Aretoa
2020/05/28
EAJ-PNVk ETB LOVEStv plataforman sartzea errazteko eskatu dio RTVEri
Luke Uribe-Etxebarriak kritikatu egin du telebista publikoak telebista pribatuen presioen mende geratu izana.
Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak ETB eta FORTAko gainerako telebistak ez diskriminatzeko eta LOVEStv plataforma interaktiboan parte hartzea errazteko eskatu dio RTVEri. Kontrola egiteko Batzorde Mistoan, Estatuko erakunde publikoaren behin-behineko presidente bakarraren agerraldian, bozeramaile jeltzaleak salatu du RTVEk eta Atresmedia eta Mediaset telebistek 2017an ezustean utzi zituztela ETB eta TV3 telebistak plataforma horren sorreratik kanpo, nahiz eta biek ere egitura horren ikerketan eta prestaketan parte hartu zuten. Orain "erabiltzeko baimena baino ez diete ematen, baina ez dute bazkide gisa parte hartzen. Eta, gainera, oso prezio garestian, 200.000 euro urtean, ETBren kasuan".
Uribe-Etxebarriak gaineratu duenez, "LOVEStv oso proiektu kontserbadorea da eta telebista pribatuen interes komertzialen menpe dago; izan ere, duopolio praktika komertzialak 2019ko azaroaren 12an zigortu zituen Lehiaren Merkatuaren Batzorde Nazionalak", gogorarazi du senatari jeltzaleak.
LOVEStv doako telebista-plataforma bat da, eta teknologia honekin bateragarriak diren ezaugarri teknikoak dituzten sei milioi telebistari baino gehiagori aukera ematen die zuzeneko emisioaz gozatzeko, programa bat hasieratik ikusteko, azken astean emandako edukiren batez gozatzeko, programazio-gomendioak ikusteko edo datozen egunetakoa ezagutzeko, TDTaren bidez etxeetan jasotzen diren kateen gida hobetu baten bidez.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19