Prentsa Aretoa
2020/05/29
Otaolak Barne ministroari eskatu dio osasun-krisiagatik ezarri diren neurriek mugetan dauden etorkinak babesik gabe utzi ez ditzatela
EAJ-PNVko senatariak ohartarazi du taldean kanporatzeak orokortzeko arriskua dagoela, pertsona horietako asko asilo- edo babesleku-neurrien onuradun izan daitezkeenean.
Almudena Otaolak Barne ministroari eskatu dio osasun krisiaren ondorioz hartutako neurriek ez ditzatela etorkinak babesik gabe utzi mugetako igarobideetan. Pandemiaren hedapena zaintzeko kontrol-neurriei garrantzia kendu gabe, EAJ-PNVko senatariak ohartarazi du litekeena dela legezkotasuna gehiegi aplikatzeak taldekako kanporatzeak eta banakakoak ez diren kanporatzeak orokortzea. Otaolak Acnurren txostenetara jo du, "Egoera horretan dauden pertsona asko asilo- edo babesleku-neurrien onuradun izan daitezkeela egiaztatzeko, eta, beraz, funtsezkoa iruditzen zaigu haien egoeraren berezitasuna bermatzea", eskatu du.
Fernando Grande-Marlaska ministroak Barne Batzordean egindako agerraldian, senatari jeltzaleak galdetu dio Gobernu zentralak zer neurri hartuko dituen horrelako egoerarik gerta ez dadin, bai eta alarma egoera amaitu ondoren barruko mugak (lurrekoak, itsasokoak eta airekoak) kontrolatzeko zer aurreikusten duen ere.
Bestalde, Otaolak Ministroari jakinarazi dio presoen zati batek zailtasunak dituela senideekin ohiko komunikazioa izateko. Senatariaren esanetan, gabezia hori ez da ematen gaur egun bizi dugun egoeragatik, osasun-krisiaren ondorioz bisitak bertan behera utzi izanak egoera hori agerian utzi duelarik. "Bideo-deiak egiteko gailu elektronikoen eskasiari gehitu behar zaio askok ez dutela telefono-txartelak erosteko ahalmen ekonomikorik deiak egiteko, eta, ondorioz, askatasun-gabetzea bidegabeki larriagotu dela". Otaolak ministroari adierazi dionez, "Ez da ulertzen Estatuak giza baliabideen eta baliabide materialen transferentziari uko egiten jarraitzea, Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena praktikan gauzatzeko aukera izan dezan", Gernikako Estatutuan jasotakoa betez.
COVID-19aren krisiaren kudeaketari dagokionez, Otaolak polizien arteko koordinazio ona baloratu du, Segurtasun Batzordea bezalako aldebiko organo batek ezartzen dituen baldintzetan. "Horixe da gobernantza partekatua ulertzeko bidea; zaila da ulertzen alarma-adierazpenenean Polizia Autonomikoen subordinazioaz jasotzen dena,hau da, Polizia Autonomikoei horren marjina estua emanez. Era berean, ministroari galdetu dio Babes Zibileko Estatu Plana Autonomia Erkidegoekin nola koordinatuko duen, bereziki Euskadirekin, babes zibileko plan propioak dituela gogoan.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19