Prentsa Aretoa

2020/06/02

Europako Berreraikitze Funtsetan Euskadik parte hartu ahal izatea erreklamatu du EAJ-PNVk

Luke Uribe-Etxebarria senatariak enpresak Europako Batasunak emango dituen diru- laguntzen onuradun izan daitezela eskatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak “COVID-19ak eragin duen krisi ekonomikoari aurre egitera begira Europako Batasuna abian jartzen ari den berreraikitze programetan Euskadiko ekosistema instituzional, enpresarial eta teknologikoak parte hartze efektiboa izan ahal izatea” erreklamatu dio Gobernu zentralari.

Nadia Calviño Espainiako Gobernuko Hirugarren Presidenteordeari egin dion galderaren testuinguruan, ordezkari jeltzaleak “oso positibo” jo ditu proposatu diren tresna finantzarioak eta aurrekontuak, baina ildo beretik gogoratu duenez “krisi honen aurrean Batasunaren finantzaketak erreskate finantzario batek izango lituzkeen baldintzak ezarriko ez dituen arren, bai egingo da gainbegiratze lan erabakigarria finantzaketa hori egokiro egiten dela bermatzeko. Gainbegiratze horretan parte hartuko dute ere halako programen aurrean eragozpen gehien planteatzen dituzten Estatuek”. Horregatik,hain zuzen, Uribe-Etxebarriak baieztatu du “negoziaketa luze eta konplexuak” izango direla eta “oso inplementazio zorrotza” emango dela.

Zentzu berean, senatariak presidenteorde andreari gogora ekarri dionez, “Euskadiko ekosistema instituzionala- Jaurlaritzarekin, Aldundiekin eta Udalekin-, enpresarial eta teknologikoa beti egon da oso lerrokatuta Europako helburuekin”. “Gaur ere bai”. Nabarmendu du” Ekonomia Digitala, Berdea eta Soziala etorkizunera begira ditugun lehentasunak dira, EBk laguntzak emateko programa hauetan aldarrikatzen duenaren ildo beretik”.

Uribe-Etxebarriak aditzera eman duenez “erantzukizuna hartu behar dugu funts horien kudeaketa zuzenarekin, betiere Gobernu zentralak programa horiek egiteko eta abian jartzeko fase guztietan Euskadiko ekosistema instituzionala,enpresariala eta teknologikoa aintzat hartzen badu”.

Era berean, senatari jeltzaleak eskatu du Funtsak “zuzenean edo zeharka, enpresetara irits daitezela, beraiek direlako aberastasuna, ongizatea eta balio soziala sortzen dutenak” , eta oso bereziki “sektore industrialeko enpresei,  manufaktura sektorean balio erantsi handiko zerbitzuekin zerikusia dutenak barne”. “Oinarri handiak ditugu sektore horretan eta egiaztatuta dago gaitasun motor handia duela alderdi ekonomikoan,gizartean eta produkzioan”, nabarmendu du.

 

Ezagutu Gure Senatariak