Prentsa Aretoa
2020/06/02
Justizia ministroak Euskadi bitartekaritza penalen erreferente izatea goraipatu du, Estatu osoaren %50a artatuz
EAJ-PNVko Imanol Landa senatariak bitartekaritza penal hori Prozedura Kriminalaren Legean sartzea eskatu dio.
Justizia ministroak Euskadi justizia leheneratzailearen arloan erreferente izatea goraipatu du, Estatu osoko bitartekaritza penalen %50a izanik. EAJ-PNV-ko Imanol Landak egin dion galderari erantzuna ematerakoan, Juan Carlos Campo Ministroak positiboki baloratu du Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak egindako "ahalegin oso garrantzitsuak", eta horregatik "esperientzia hau imitatzekotan gaude praktika on bezala aztertu eta sistema osoan ezartzeko", aurreratu du.
Landak Euskadik justizia mota horren alde egin duen apustu irmoa defendatu du "harreman sozialak berreskuratzea, baketzea, konponketa eta erantzukizunak berrezartzean oinarritutakoa”, eta, esperientzia horri jarraipena emanez, Ministroari "bitartekaritza garatzeko eta hedatzeko lege-bultzada arlo penalera hedatzeko” eskatu dio, egungo legeak gai zibiletan eta merkataritzakoetan bitartekari izateko ezartzen duen muga gaindituz. EAJ-PNVko senatariak Juan Carlos Campo ministroari proposatu dio, justizia leheneratzailea garatu eta gauzatzeko helburu honekin, Prozedura Kriminalaren Legearen aldaketa sustatu dezala edo, hala badagokio, bitartekaritza penala sar dezala bere aurreproiektuan, baita justizia zaharberritzaileko beste modu batzuk ere, esate baterako zirkuluak edo hitzaldiak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19