Prentsa Aretoa
2020/06/11
Otaolak "Estatuaren errealitate eleaniztunarekiko konpromisoa erakusteko" gonbita egin dio Kultura ministroari
EAJ-PNVko senatariak Administrazioak Euskadin euskal herritarrek arreta euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea bermatzea eskatu du.
Almudena Otaolak Kultura eta Kirol ministroari adierazi dio Gobernu zentralak "aukera" duela "Estatuaren errealitate eleaniztunarekiko konpromisoa erakusteko; hizkuntza koofizial guztien normalizazio-prozesuan ere dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko prest dagoela erakusteko", hizkuntza gutxituen Europako gutuna sinatzearekin hartutako konpromisoak bere gain hartuz, "Oraindik betetzetik urrun baitago". EAJ-PNVko senatariaren esanetan, Estatuko Administrazio Orokorrak "beharrezko ahalegina egin behar du transferitu gabeko eskumenen esparruan Euskadin zerbitzuak ematen dituzten funtzionarioak hizkuntza aldetik trebatzeko, euskal herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan arreta jasotzeko duten eskubidea errespetatuta; euskara, hizkuntza propio gisa, edo gaztelania, hizkuntza ofizial gisa".
Senatuko Kultura eta Kirol Batzordean, Jose Manuel Rodriguez Uribes ministroaren agerraldian, Otaolak gogorarazi dio beharrezkoa dela gehiago ez atzeratzea eta Artistaren Estatutuan onartutako legegintza-agendaren egutegi zehatza ezartzea. "Beren errealitatearekin bat datorren esparru arautzaile batek, hain askotarikoa eta hain berezia denak, aukera emango lieke administrazio guztiei hobeto definitzeko, sektorearen premietara eta profiletara hobeto ego diren laguntza-lerroak".
Kirolaren arloan, ministroaren konpromiso formala eskatzeaz gain, "Euskal kirol-selekzioak nazioarteko selekzioetan integratzea errazteko eta ahalbidetzeko" konpromisoa ere eskatu du, Pedro Sanchezen inbestiduraren esparruan erabaki zen bezala, eta Kirolaren Legea aldatzera premiatu du, genero-desberdintasunari dagokionez. Hala, Liga profesionalen definizioak, Legearen 41. artikuluan jasotakoak, lau liga baino ez dituela jasotzen azpimarratu du, "Guztiak gizonezkoenak, eta horrek eragin zuzena du talde eta kirolarien ordezkagarritasunean euren batzar eta federazio-organoetan".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19