Prentsa Aretoa
2020/06/16
Agenda 2030en jasotzen diren helburuekiko benetako konpromisoa eta lidergo partekatua eskatu dizkio Maribel Vaquerok bigarren presidenteordeari
EAJ-PNVko senatariak gogora ekarri duenez, Euskadin Garapen Iraunkorreko Helburuak dira "herri gisa egiten dugun apustu politikoa".
Maribel Vaquerok Agenda 2030en jasotzen diren helburuak lortzeko bide orria osatzeko eskatu dio Pablo Iglesias Gobernuko bigarren presidenteordeari. Gobernuari Kontrola egiteko bilkuran, EAJ-PNVko senatariak Gizarte Eskubideetako eta 2030 Agendako ministroari gogorarazi dio bere garaian esan zuela agenda hori bere gain hartzea ez zela soinean intsignia bat eramatera mugatzen eta politikak alderdi exekutibora eraman beharra zegoela , eta "hala ere, ekintzak ez datoz bat aurretik esan denarekin". Ildo beretik gogora ekarri duenez, "oraindik ez digute hitzordurik eman Jaurlaritza Jarraipen eta Koordinazio Batzorde Mistora joan dadin. Ez dakigu ezer beren lan-planteamenduari buruz, Gobernuaren barruan gizartearekin nola lan egingo duten, autonomia-erkidegoekin nola koordinatuko diren, eta autonomia-erkidego horiek dira, kasu askotan, Euskadin GJHekin lotutako politika publiko asko garatzeko eskumena dutenak”.
Halaber, senatari jeltzalea kezkatuta agertu da Espainiako Gobernuak Agenda 2030 eratzeko asmoa duelako. "Lidergo partekatuetan eta beste eragile publiko eta pribatu batzuekin aliantzak sortzean oinarrituta egin behar da. EAJ-PNVk kogobernantza eta eskumenenganako errespetua eskatuko dizkio. Agenda 2030en 17. helburuak lortzeko aliantzak aipatzen ditu. Aliantzak lortzeak maila anitzeko benetako gobernantza gauzatzea dakar, eskumenen banaketa errespetatuz. Lidergo partekatuaz ari gara, baina Autonomia Erkidegoei apirilean formulario bat betetzeko eskatzea ez da lidergo partekatua ", nabarmendu du.
Gutxieneko Diru-sarrerari dagokionez, Vaquerok aitortu du garrantzitsua dela, "Estatuan dauden desberdintasun arazoak konponduko ez dituen arren, gaur egun muturreko pobrezian bizi diren pertsonei lagunduko dielako", eta ministroari gogorarazi dio joan den astean Estatuak onartu zuena, Euskadirentzat, duela 31 urte DSBEarekin bere gain hartu zuen apustu politikoa izan zela, "GJHak Euskadirentzat ere Herri gisa hartzen dugun apustu politikoa diren bezala
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19