Prentsa Aretoa
2020/06/16
Arabako Errioxa ardoa eta txakolina egiteko mahatsa biltzeko eskulana bermatzeko eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari
Juan Carlos Medinak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari eskatu dio hemendik eta urte amaierara arte zabaltzeko nekazaritza-ustiategietan bilketa egiteko neurri bereziak.
Juan Carlos Medinak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari eskatu dio neurri bereziak zabal ditzala nekazaritza-ustiategietan urte amaierara arte bilketak egiteko eskulana izan ahal izateko, Arabako Errioxako mahats-bilketa eta txakolina ere har ditzaten. Bilketa-lan hori irailaren hirugarren astean hasten da, eta hilabete inguru irauten du, senatari jeltzaleak azaldu duenez; beraz, "Ez litzateke nahikoa izango neurriak irailaren 30era arte soilik iristea", apirilaren 7ko 13/2020 Errege Lege Dekretuan onartutako neurriak luzatzen dituen maiatzaren 26ko 19/2020 Errege Lege Dekretuak gaur egun ahalbidetzen duen bezala. "Aldi baterako neurri berezien epea abenduaren 31ra arte luzatzeko eskatzen diogu, uzta-egutegia arazorik gabe hartzeko".
2019an, bilketa-lan honetan,Euskadin, sasoikako 3.000 langile inguru aritu zirela gogorarazi ondoren, ia % 100ean eskuz egiten den mahats-bilketa batean, Medinak Luis Planas ministroari eskatu dio bere Gobernuak konpromisoa har dezala Europar Batasunaren barruko kontratazio-korridoreak malgutzeko eta bermatzeko, hala nola Portugalen, nola Erkidegoz kanpokoak, Marokon bezala, "Sasoikako langileen joan-etorriak ahalbidetzeko, betiere jatorrian kontratua izanik". Itzulera, kontratua amaitutakoan EAJ-PNVko senatariak gogorarazi duen bezala, Arabako Errioxan hori guztia egiten da Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Batasunak nekazariei eta ardogileei ematen dien laguntza eta aholkuarekin, "Jabe horiei mahats-bilketarako behar adina eskulan ematen baitzaie, eta sasoikako langileei osasun- eta ostatu-baldintza duinak ziurtatzen zaizkie".
EAJ-PNVko senatariak langileak bermatzeko neurri hori eremu geografiko desberdinetako fruitu- eta barazki-produktuetara zabaltzeko eskaria luzatu du, nekazariek zein ardogileek bilketa berme guztiekin egin ahal izateko lasaitasuna izan dezaten. Hori dela eta, COVID-19ak nekazaritzaren sektorean eragindako egoeraren aurrean Gobernuak hartuko dituen neurriak ezagutzea eskatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19