Prentsa Aretoa

2020/06/17

Europako Funtsen estatuko Plana prestatzen hastea eskatu du EAJ-PNVk

Luke Uribe-Etxebarriak aldarrikatu du Europak defizit eta zorpetzerako ezarritako mugek dagoeneko “eragin zuzen eta berehalakoa” izan beharko zutela Euskadiko erakundeetan.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Luke Uribe-Etxebarria EAJ-PNVko senatariak Estatuko gobernuari erreklamatu dio egiten has dadila Europako Berreskuratze Funtsaren markoan Bruselan aurkeztu beharko den Plana. “Dagoeneko hasi dira 750.000 milioi euroko Funtsaren negoziaketak, baina ezin gara zain geratu 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean sartu arte, Bruselara eraman beharko den Estatuko plana egiten hasteko, Funts horretako aurreikusi diren baliabideak erabiltzen hasteko. Dagoeneko hasi beharra dago plan hori prestatzen”, gaineratu du.

Zentzu berean, Uribe-Etxebarriak exijitu du “Estatu mailako plana behar bezala pentsatuta egotea” eta “erabilgarri dauden tresna finantzario ezberdinak eta Europako funtsak konbinatzeko aukera eman dezala”. “Plana behar bezala argumentatu beharra dago eta argi baino argiago egon behar da zertan inbertitu nahi den. Ikuspegi horretatik, Estatuko Gobernuari exijitzen diogu Plana egiteko eta abian jartzeko fase guztietarako,  kontuan  har dezala Euskadiko ekosistema instituzional, enpresarial, teknologiko eta zientifikoa, guztiz lerrokatuta baitago ekonomia digitalerako eta ekonomia berderako bidean aurrera egiteko orduan Europan ezarri diren lehentasunekin”.

Senatari jeltzaleak era berean eskatu du “aurkeztuko diren proiektuak onak izatea, Berreskuratzeko Funtsetik hartzeko gaitasuna egotea” eta ez dadila gertatu Egiturazko Funtsekin gertatu zen berdina, hau da, ez dela beren finantzaketa osoa baliatzen proiekturik ez dagoelako eta gehikortasunean gabeziak daudelako”. Era berean, Uribe-Etxebarriak  erreklamatu du Europako Funts guztiak zuzenean edo zeharka enpresetara bideratuak izan daitezela, eta oso bereziki industria sektorera,  enpresek porrot egin ez dezaten  eta berriro ere  bultzatzeko gaitasuna izan dezaten”.

Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak kudeatzeko orduan egin duen lana balioetsi du “superabita dauka 2017tik eta bere zorpetze maila BPGaren %14a da”. “Euskadiko erakundeak gauza asko egiten ari dira gure sare ekonomiko eta enpresariala berroneratzeko, baina gehiago egin nahi dute” eta horretarako erreklamatu du “ Europako defizit eta zorpetze  mugak albait arinen bertan behera gera daitezela Euskadiko erakundeetan ere”. “Dagoeneko eragin zuzen eta berehalakoa izan behar zuen gure errealitatean, gure zerga sistemaren bidez, hori ere Europakoa delako”, nabarmendu du.

Ildo beretik, senatari jeltzaleak aurreratu du EAJ-PNV Aurrekontuak negoziatzeko prest dagoela, eta horretarako jarrera eta ideia argiak erreklamatu dizkio Espainiako gobernuari, baita hitzemandako konpromisoak eta akordioak betetzea ere.

Ezagutu Gure Senatariak