Prentsa Aretoa

2020/06/18

2021eko Aurrekontuei begira pentsioak KPIaren arabera igotzea exijitu du Nerea Ahedok

Toledoko Itunaren inguruan urte bukaera baino lehen akordio bat lortzerik aurreikusten ez denez, diputatu jeltzaleak erreklamatu du igoera hori Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan jasotzea.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedok Gizarteratze, Gizarte Segurtasun eta Migrazioen ministroari erreklamatu dio 2021eko Aurrekontuetan pentsioak KPIaren arabera igoko direla bermatzea. Ahedok igoera hori datorren urteko Aurrekontuetan jasotzea eskatu du urte bukaera baino lehen Toledoko Itunean akordiorik lortu ezean. Hor izan zen Itunean bertan eman zen gomendioa otsailean ezin izan zen atera, zirriborroan geratu zelako, eta epe laburrean ez dut uste aurrera ateratzeko aukera handirik egongo denik, aurreratu du EAJ-PNVko senatari andreak.
Aldi berean, Ahedok gogora ekarri du Jasangarritasun Faktorearen Lege arautzaileak eta Pentsioen Eguneratze Indizeak indarrean jarraitzeak berez esan nahi duela Estatuak bere derrigorrak bertan behera utzi dituela, hiritarrei ez zaielako segurtasun ekonomikoa bermatzean, adinagatik edo osasun arazo batengatik lan merkatutik irten behar dutenean. Horregatik, Ministroari galdetu dio lege hori indargabetzeko edo aldarazteko asmorik ote duen. Guk defendatzen dugu pentsio sistema jasangarri, nahiko eta kaudimenduna, eta gaur egungo eta etorkizuneko onuradunentzat pentsio duin, egoki eta aurreikusgarriak bermatzea.
Migrazioaren esparruan, ordezkari jeltzaleak berriro nabarmendu du lagundu gabe dauden atzerritar gazteen egoera arautu beharra dagoela, eta beraien egoera gehiegitan irregular bihurtzen dela aintzat hartuta, Estatutik edo Autonomia Erkidegoetatik bizitzeko edo lan egiteko baimenak ahalbidetzea eskatu du lan kontratuei eta prestakuntza prozesuei atxikiak. Gaur egungo legerian aurreikusita dago eta horietako askoren egoera arautzea ahalbidetuko liguke, bermatu du Ahedok. Nekazal esparrurako kontratazioak baimentzea ahalbidetu dute, horrek Euskadin askorako balio ez duen arren. Beraiengan inbertitu dugu eta oso egoera txarrean aurkitzen dira.
Amaitzeko, senatariak Escrivá ministroari eskatu dio arau markoan aldaketa bat eragitea, Atzerritartasun Legean zein Babes Legean. Gaur ez dira tresna onak, migrazioen fenomenoa nabarmen aldatu delako legeri hau onartu zenetik, baieztatu du. Hemendik aurrera aurkeztuko diren proiektuetan, jakin ezazue ez dugula onartuko ez atzera pausurik ezta funtsezko eskubideak errespetatuko ez duen edo askatasunak bermatuko ez dituen legeriarik, ohartarazi du. Beste behin ere, EAJ-PNVko senatariak migratzaileen eta babes eskatzaileen banaketa orekatu eta arduratsua eskatu du.

Ezagutu Gure Senatariak