Prentsa Aretoa
2020/06/23
Euskadik bere osasun-jarraibide propioak ezarriko dituela gogoratu dio EAJ-PNVk Osasun ministroari
“Koordinazioa bai, baita eskuduntzen errespetu zorrotza ere”, gaineratu du Nerea Ahedo senatariak, birzentralizatzeko eman daitekeen asmoari aurrea hartuz.
Nerea Ahedok Osasun ministroari ohartarazi dio alarma-egoera amaitutakoan Euskadik bere osasun-jarraibide propioak ezarriko dituela. Senatuko bilkuran, Salvador Illa ministroaren agerraldian, EAJ-PNVko senatariak galdetu dio beharrezko jotzen ote duen bere Ministerioa indartzea, Kongresuko Berreraikitze Batzordetik eskatu den bezala, eta gogoratu nahi izan dio eginkizun batzuk salbu eskuduntza hori “Autonomia Erkidegoetan dezentralizatuta dagoela eta oso ondo funtzionatzen duela”.
Goiko Ganberako Osasun Batzordean, ordezkari jeltzaleak nabarmendu du antzeman daitekeela are Ministerio indartsuagoa egiteko asmoa dagoela, baina gogoratu dio bere ardurapean Kanpoko Osasuna eta Osasunaren Koordinazio Orokorraren eskuduntzak baino ez dituela, baita Farmaziako produktuen Legeria ere, azken hori “hamabost egunen buruan Euskadira transferituko den arren”, gogoratu du. “Koordinazioa bai, baina baita eskuduntzekiko errespetu zorrotza ere”, gaineratu du. Hala, kritikatu egin du alarma-egoeraren kudeaketan “koordinazioa baino, subordinazioa izan dela nagusi”.
Beste behin ere, Ahedok ministroari eskatu dio bai Euskadik bai Nafarroak leku finkoa izan dezatela Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordean; izan ere, egiaztatu du eragiten dien eragin ekonomikoa ez dela erregimen erkideko erkidegoetakoen berdina, eta, gainera, erkidego horien ordezkaritza ez dela proportzionala, bi erkidegotara mugatzen baita txandaka, eta erabakien pisua, berriz, ministerioek eramaten dute.
Alarma-egoerak iraun duen bitartean zentralizatuta egon den lanetako bat izan da osasun materialaren hornikuntza, eta senatari jeltzaleak Ministroari eskatu dio etorkizunera begira hornikuntza eta materialen erretserba bestela planteatzeko. “Gutxieneko kontrol bat behar dugu kate osoan. Ezin dena da horren oinarrizko diren gaitetarako, hirugarrenen mende egotea”.
Beste alde batetik, Ahedok Osasun Ministroari eskatu dio Europa mailan ere are koordinazio handiagoa susta dezala, COVID-19ak eragin duena moduko osasun-krisiei aurre egitera begira. Senatariak agerian utzi duenez behar-beharrezkoa da jasotzen diren datuak “bateragarriak izan daitezela“ estatu kideen artean ondorioak atera ahal izateko. Ildo beretik, Ahedok nabarmendu du epidemiologia eta osasun publikoa estatus gaindiko maila batetara eraman beharko liratekeela.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19