Prentsa Aretoa
2020/06/25
EAJ-PNVk euskal udalen jabekuntza eskolak aldarrikatu ditu berdintasun politiken eredu gisa
Maria Dolores Etxanok azpimarratu du horien inguruan sortu diren emakume-sareak euskarri garrantzitsua izaten ari direla krisialdian indarkeria-egoeretan.
Maria Dolores Etxanok euskal udaletan dauden jabekuntza eskolen eta emakumeen etxeen papera aldarrikatu du, berdintasun politiketan jardunbide egokien adibide gisa. Irene Montero ministroak Senatuan egindako agerraldian, EAJ-PNVren ordezkariak azaldu du 2003an abian jarritako esperientzia horiek emakumeen parte-hartze politiko eta soziala indartzeko helburu nagusiarekin planteatu zirela, eta, horretarako, udalerrietan emakumeentzako prestakuntza-, topaketa- eta eztabaida-guneak sortu zirela, haien jabekuntza-prozesua errazteko, banaka eta taldean, besteak beste. "Sortu diren emakume-sareak indarkeria-egoerei aurre egiteko euskarri garrantzitsua izaten ari dira krisi-une hauetan".
Zentzu horretan, Etxanok deitoratu du konfinamendu neurriek indarkeria matxistarekin gertatzen zena ikustea ezindu edo zaildu egin dutela, eta, ondorioz, deskonfinamenduari begira, erakundeek eman diren aldaketak integratzeko beharra azaldu du. "Kalteak eta aldaketak ebaluatzea, horiek detektatzeko eta lantzeko espazioak izatea, baliabideak identifikatzea eta konfinamenduaren ondoren salaketen bilakaeraren jarraipena egitea", aipatu du. Krisiaren hasierako kudeaketan genero-ikuspegia txertatzea asko kostatu dela ere kritikatu du senatari jeltzaleak, eta beharrezkotzat jo du hori. "Nazio Batuen Erakundeak adierazi du emakumeen beharrei erantzuteak indartu egingo duela COVID-19ren aurreko erantzuna, eta horren inguruko gomendioak ere argitaratu ditu".
Era berean, telelanak emakumeei eragin dienari buruzko azterketa serio bat egitea eskatu du, baita Lan Ministerioarekin koordinatzea ere, etorkizuneko erregulazioan. "’Zainketen krisia’ dago. Konfinamenduan hartu diren erabakiek, hala nola ikastetxeak ixteak, eragin handiagoa izan dute emakumeengan, beraiengan baitago zaintza-lanaren zama gehiena. Kontuan izan beharko dugu telelanak ondorio desberdinak izango dituela batzuentzat eta besteentzat, eta, beraz, ez dutela eraginik izan beharko emakumeengan, presentismoaren aldeko sistema duen herrialde bateko lan-eremuetatik desagerraraziz ", nabarmendu du.
Beste behin, Etxano senatariak Istanbulgo Hitzarmena Estatuko ordenamendura ekartzeko eskatu dio ministroari. "Behar-beharrezkoa" den lege horretatik haratago, konponketarako eskubidea aldarrikatu du jeltzaleen bozeramaileak. "Ez naiz kalte-ordainez bakarrik ari, baizik eta egia jakiteko eskubideaz, emakumeen kontakizunaz, bizi izan dugun indarkeriaz eta nola eragiten digun ez bakarrik erasoa jasaten duten emakumeoi, baizik eta emakume guztioi, gure askatasuna murrizten dutelako eta, gainera, askotan egoera zailean bizi garelako".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19