Prentsa Aretoa

2020/06/26

EAJ-PNVk autonomia-erkidegoetako Kontsumoko Arbitraje Batzordeen zeregina bultzatzeko eskatu du erreklamazioak arintzeko

Alberto Garzon ministroa "erabat ados" agertu da Nerea Ahedoren ekimenarekin eta hauek “indartzearen” alde agertu da.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nerea Ahedok autonomia-erkidegoetako Kontsumoko Arbitraje Batzordeen zeregina bultzatzeko eskatu dio Kontsumoko ministroari, sortzen diren erreklamazio andana arintzeko. Senatuko Batzordean egindako agerraldian, Alberto Garzon ministroak kontsumoagatik egindako eskaeren “pilaketa” aurreikusten dela azaldu du eta, ondorioz, "erabat ados" agertu da EAJ-PNVko senatariaren ekimenarekin.

Egoera horri aurre egiteko bitartekaritza bide hori aldarrikatu du jeltzaleen ordezkariak, eta Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeak egiten duen lana azpimarratu du. Hura Kontsumo Institutu Nazionalaren eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren artean eratu zen, eta, gaur egun, Kontsumobideri atxikita dago, hainbat eginkizunekin; besteak beste, kontsumitzaileen eta enpresen eta haien elkarteen arteko bitartekaritza. "Potentzial handia dute eta erreklamazioak arlo juridikora ez iristen laguntzen dute, beraz, indartu egin behar dira", onartu du Garzonek. Azkenik, Nerea Ahedok ministroari galdetu dio ea arbitraje-sisteman enpresa gehiago sartzeko formularik aztertzen ari den.

Ezagutu Gure Senatariak