Prentsa Aretoa

2020/06/30

Europako beste herrialde batzuetatik iristen direnentzat dauden COVID-19rako kontrolak ez direla eraginkorrak ohartarazi du Otaolak

EAJ-PNVko senatariak mugak zorrotz kontrolatzea eskatu du, Estatura iristen direnen giza eskubideak errespetatzearekin batera, "diskriminaziorik gabe”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Almudena Otaolak Estatura iristen diren bidaiarien artean COVID-19 detektatzeko dauden kontrolak  ez direla eraginkorrak ohartarazi dio Osasun ministroari. Gobernuari egindako kontrol galderan, EAJ-PNVko senatariak esan du "aireportuetako ikusmen-kontrolak ez duela ezertarako balio, Europak ez duela bermatzen", Kanpo Osasuneko Medikuen Elkarteko presidenteak egindako adierazpenak gogoratuz. Gainera, "norbait ibilgailu partikularrean iristen bada, ez dago Estatuan zehar egiten dituen joan-etorrien gaineko protokolorik edo kontrolik", gaineratu du.

Ordezkari jeltzaleak mugak zorrotz kontrolatzeko eskatu dio Illa ministroari, pandemiaren berragerpenak gertatzeko arriskuaren aurrean, eta kezkatuta agertu da migrazioari eta asiloari buruzko Europar Batasunaren Itun berriaren inguruan Espainiako Gobernuak duen jarrerarekin. "Estatura iristen diren pertsonen giza eskubideen babesa eta errespetua bermatu behar da, diskriminaziorik gabe", COVID-19 hedatzearen prebentzio-neurriak hartzeko beharraz gain. Horretarako, "Autonomia erkidegoekin ezinbestekoa den koordinazioa" azpimarratu du, "Estatuko lurraldeko pertsonen mugimenduei buruzko informazioa egon dadin".

Ezagutu Gure Senatariak