Prentsa Aretoa
2020/07/01
Etxanoren ustez, premiazkoa da Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deitzea, euskal administrazioentzako egonkortasun-bide berri bat adosteko
Senatuak Espainiako Gobernuari 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren izapideak hasteko eskatzeko jeltzaleek aurkeztutako mozioa onartu du.
Maria Dolores Etxanok premiazkotzat jo du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa deitzea, euskal administrazio guztientzako egonkortasun-bide berri bat adosteko. EAJ-PNVko senatariak gogorarazi duenez, martxoan egonkortasun helburu batzuk onartu ziren Administrazioentzat, eta baita Euskadiko Batzorde Mistoan ere, baina horiek "erabat errealitatetik kanpo" geratu dira, osasun krisia dela eta.
Etxanok salatu duenez, Estatuak ez du eskubide hoberik Europako Batzordeak ahalbidetutako arauen malgutasunarekin geratzeko, eta ez ditu Autonomia Erkidegoak eta Udalak erakunde txiki gisa tratatzen jarraitu behar. Hori dela eta, Itunaren eta Hitzarmenaren Batzorde Mistoan defizita handitzea, zorpetze handiagoa eta gastuaren araua malgutzea ahalbidetuko luketen egonkortasun-bideak negoziatzea eskatu du, batez ere superabiten erabilerari dagokionez. "Autonomia-Erkidegoek eta toki-erakundeek gehien indartu behar diren politika askoren eskumen esklusiboak dituzte: osasuna, gizarte-politika, hezkuntza, baita sektore ekonomiko eta produktiboari laguntzeko politiketan ere, enplegu-politika aktiboak". Etxanok ez ditu ahaztu Udalen eskumenak, herritarren beharrei erantzuten baitiete lehen lerroan. "Egonkortasun helburuak erabat bete dutenak dira, eta superabita izan behar dute epe motzean, gastuaren erregelan dauden tarte estuetatik edo horiek erabiltzeko ehunekoetatik harago", gaineratu du.
EAJ-PNVk aurkeztutako mozioak, Ganberak onartu duenak, 2021erako aurrekontu orokorrak egiteko izapideak hasteko eskatzen dio Espainiako Gobernuari, COVID-19ren krisiaren ondorioak aurreikusteko. "Jasanezina da 2018ko aurrekontuekin aurrera jarraitzea, ziurgabetasun handiko ingurune batean eta shock ekonomiko batean", azaldu du Etxanok. Era berean, Europako Funtsek akordioetan politika ekonomiko sendoak eta erreformen agenda anbiziotsua eskatuko dituztela nabarmendu du, baita aurrekontu zorroztasuna ere. Halaber, jeltzaleen ordezkariaren ustez, aurrekontu bat egiteak "doikuntza fiskalaren bide serio eta errealista baten hasiera markatu beharko luke, Gobernuaren oinarriak eta lehentasunak ezarri".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19