Prentsa Aretoa
2020/07/09
EAJ-PNVk Prozedura Kriminalaren Legea aldatzea babestu du, zigorgabetasun-guneak saihesteko
Instrukzio-aldia sei hilabetetik urtebetera igaroko da, luzapenak egiteko aukerarekin, kausa judizialak garaiz artxibatzea saihesteko.
EAJ-PNVk Prozedura Kriminalaren Legearen 324. artikulua aldatzen duen lege-proposamena babestu du Senatuko Justizia Batzordean. Horrenbestez, instrukzio-aldia urtebetekoa izango da, eta seihileko bat arteko luzapenak egin ahal izango dira, egun ezarritako sei hilabeteen ordez, konplexutzat jotako kausen kasuan izan ezik. Imanol Landa batzorde horretako ordezkari jeltzalearen ustez, instrukzio-epeak mugatzeak prozesu penalaren ikerketa-fase hori behar bezala garatzea eragozten du batzuetan, eta horrek "kausak goizegi artxibatzea dakar, batzuetan zigorgabetasun-espazioak sortuz".
Talde guztien botoekin atera da aurrera ekimena, Alderdi Popularraren botoekin izan ezik; izan ere, 2015ean, haien gehiengo absolutuarekin sartu zen indarrean dagoen Legearen 324. artikulua. "Ustez, zigor-arloko justizia bizkortzeko eta berme prozesalak indartzeko sartu zen, baina interpretazio-arazo garrantzitsuek eta autonomia-erkidego askotan epaitegiek izan duten kolapsoaren errealitateak, helburuen lorpena argi eta garbi zalantzan jartzeaz gain, Justizia Administrazioaren funtzionamendu egokiaren aurkako egoerak ere eragin dituzte". Egoera horien artean, Landak honako hauek aipatu ditu: kausak goizegi artxibatzea, horietako batzuk ustelkeria kasuekin lotutakoak; kausa batzuk konplexu gisa deklaratzea benetan konplexuak izan gabe; oinarri gutxiko akusazioak; eta aldeentzako oinarrizko eskubideak urratzea, hala nola biktimen babes falta.
Onartutako testua, astearteko osoko bilkuran berresteko zain dagoena, Kongresuko batzorde homologoan transakzionatu zuten Euskal Taldeak, Talde Sozialistak, Talde Konfederalak, Talde pluralak (JuntsXCatalunya), Ciudadanosek eta Talde Errepublikanoak, eta nabarmen hobetu zuen "beheko Ganberan izapidetu beharreko hasierako testua, 324. artikulu hori indargabetzea defendatzen zuena. "Euskal Taldeak, Kongresuan zein Senatuan, beti egin du beharrezko oreka-puntua aurkitzearen alde jarraibide mugagabeetatik urruntzen gaituzten instrukzio-epeen artean, sine die aulki-zigorra dakartenak, eta izapide eta garapen egokirako garai errealistetara eta zentzuzkoetara hurbiltzen gaituztenen artean, baldin eta arestian aipatutako ondorio kaltegarriak eragiten ez badituzte".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19