Prentsa Aretoa
2020/07/14
EAJ-PNVk gidarientzako aztertzaile falta konpontzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, 10 urtez ‘itopuntuan‘ egon ostean
Almudena Otaolak adierazi du Eusko Jaurlaritza prest dagoela eskumen hori materialki baliatzeko formula juridikoak garatzeko.
Almudena Otaolak gidarientzako aztertzaile faltaren arazoa konpontzeko eskatu dio Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari, "Gipuzkoan kroniko bihurtu den egoera", hain zuzen ere. "10 urte daramatzate 'itopuntuan' eta martxa hasteko garaia da", eskatu du EAJ-PNVko senatariak Gobernuaren kontrol galderan.
Ordezkari jeltzaleak gogorarazi duenez, duela hamarkada bat Gipuzkoan aztertzaileen lanpostuak ez dira betetzen, eta gaur egun plantillako hamar langiletik lau daude. Honi lotuz gero Covid-19k behartuta aztertzaile bakoitzeko ikasle-ratioa 12tik 10era murriztu dela, gaur egun ia 5.000 pertsona daude azterketa egiteko zain, itxaronaldia luzatuz. "Pertsona horietako askok hilabeteak daramatzate proba egin ezinik; besteak beste, lan egiteko gidabaimenak lortu behar dituztenak, kamioientzat edo autobusentzat adibidez, horrek ekar ditzakeen lan-ondorioekin", salatu du.
Urte hauetan zehar bilatu diren aldi baterako irtenbideak kritikatu ditu Otaolak, aldi kritikoetan zehar beste lurralde batzuetako aztertzaile batzuk bertaratuz, "sakoneko arazoa konpondu gabe utziz", izan ere, eskatutako gutxieneko denbora igaro ondoren funtzionarioek alde egiten dute, batez ere errotze faltagatik. "Datak eta azterketa kopurua zehazteko konpromisoak behar ditugu. Eusko Jaurlaritza prest dago formula juridiko egokien bidez eskumen horren erabilera materiala garatzeko, baina beharrezkoa da gai hori berehala konpontzea ", adierazi du.
Grande-Marlaska ministroak larunbatetan azterketak egiteko deialdiak prestatzen ari direla eta aztertzaileen plazak handitzen ari direla jakitera eman arren, Otaola senatariak aurrerapauso horiek nahikoa ez direla dirudiela jakinarazi dio, autoeskoletako arduradunek egunero protesta egitera ateratzen jarraitzen dutelako.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19