Prentsa Aretoa

2020/07/14

EAJ-PNVk Gobernu zentralaren atzerapen etengabe eta justifikaziorik gabeak salatu ditu abiadura handiko Korridore Atlantikoan, lehentasunezkoa Europarentzat

Maribel Vaquerok azpiegitura horrekin konprometitzeko eta tramitazioa datarik eman gabe ez luzatzeko eskatu dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maribel Vaquerok salatu duenez, Burgos eta Gasteiz arteko Abiadura Handiko linean egiten ari diren lanen atzerapenek "agerian uzten dute Gobernuak ez duela korridore horren aldeko apusturik egiten". Gobernu zentralaren kontrol saioan, EAJ-PNVko senatariak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak emandako azken azalpenek "atzerapen justifikaezina justifikatzen saiatzeko ipuina" ematen dutela leporatu dio Jose Luis Abalosi.

Azalpen horiek Ministerioak, ekainaren 17an, ingurumen ebaluazioaren prozeduraren tramitazioa 'behar den denboran' eteteko hartutako erabakiari buruzkoak dira, alarma-egoera dela-eta espedientea epe barruan osatzea ezinezkoa zela argudiatuz. Ministroak proiektuan "buru-belarri lan egiteko konpromisoa" hartu du, eta EAJ-PNVko senatariak "fede ekintza berri bat" dela esan du, “bi urte baino gehiago baitaramatzazue Ingurumen Eraginaren Adierazpena izapidetzen amaitzeko, eraikuntza-proiektuaren aurretik eta obrak hasi aurretik. Inplikazio handiagoa nahi dugu. Azpiegitura horrekin konprometitzeko eta datarik eman gabe tramitazioa ez luzatzeko eskatzen diogu Gobernuari ", esan du

Ordezkari jeltzalea kezkatuta agertu da Gobernuaren koordinaziorik ezarekin, eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari dokumentazio tekniko gehigarria eskatzeko sei hilabeteko atzerapena azpimarratu du, informazio-azterketan aurkeztutakoa nahikoa ez dela iritzita. Nola da posible hainbesteko deskoordinazioa? Gobernu ezberdinetako ministerioak direla dirudi ", kexatu da Vaquero.

EAJ-PNVko senatariak Burgos eta Gasteiz arteko zatia egiten hasteko data zehatzak eskatu ditu, eta agerian utzi du metatutako atzerapenak berekin dakarrela Euskadik eta Atlantikoko korridoreak hartzen dituen autonomia-erkidego guztiek aukera ekonomikoak eta sozialak galtzea, eta proiektuak berak Europaren finantzaketa galtzea. "Hori gutxi balitz, Europar Batasuneko Kontseiluak Espainiako 2020 Egonkortasun Programari buruz emandako irizpenean, inbertsioa sustatuko duten aurrekontu-politikak gomendatzen dira; zehazki, garapen-fase aurreratuan dauden inbertsio publikoko proiektuak aurreratzea aipatzen da, besteak beste, garraio jasangarriko proiektuak. "Euskal Y-a eta Korridore hau proiektu horien parte dira", gaineratu du.

Ezagutu Gure Senatariak